[BIPARETA] Migrazioa (Inor ez da ilegala)

Migrazioa (Inor ez da ilegala)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Ez da berria migrazioaren gaia gure artean. Ez dira berria haien kontrako lege eta ekintza guztiak. Ez dira berriak haien inguruko berri faltsuak, ezta haien kontrako gorrotoa. Eta hala ere gauzak ez doaz aurrera, atzeraka baizik. Azken aldian, Europan hedatzen ari den xenofobia eta ezartzen Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak

Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak (II)

Gure gaurko aletxo hauek aurreko saioa osatze aldera dakartzagu, laguntzeko eta landutako gaien laburpen gisan baliagarri izango direlakoan! Zein jarduera digital egin ditzakete ikasleek ikasitakoa erakusteko eta ebaluazioa nola egin? TED Talk, hitzaldiak, liburuxka digitalak, aldizkari digitalak, eskolako egunkariak, denbora lerroak, foroak, mapa kontzeptualak, audio grabaketak, podcastak, bideoak eta animazioak Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela
Abstinentzia (Alkohola ez edateak ez zaitu definitzen)

Abstinentzia (Alkohola ez edateak ez zaitu definitzen)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Alkoholaren kontsumoa guztiz normalizatuta dugu gure gizartean. Gure giro sozial guztiak alkohola izaten dute erdigune. Izan, lagun artea, familia artean, edota beste edozein girotan ere, jendea batzen omen duena alkohola da. Kontran, edozein arrazoiengatik alkohola edaten ez dutenak kondenatuak daude; aurreiritzi, zirikada, mespretxu eta guztizko Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
BiPareta -Gorputzak-

Gorputzak (Nire gorputza baino gehiago naiz)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Denok pairatzen ditugun gorputzarekiko beldurrak, deserosotasunak, konplexuak eta lotsak obsesionatzen gaituzte, gure bizitzan zehar askotan izaten dugun barne gatazka orokortuenetariko bat izatera iritsiz. Gizarteak ezarritako kanon estetikoen mugetan egon edo ez, denok ditugun presio eta exijentziak dira. Gaurko atalean, gure gorputzekin dugun harremana aztertuko dugu, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
Historia (Nork idatzi du historia?)

Historia (Nork idatzi du historia?)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Txikitatik izan dugu ikasgai historia. Historiaurretik gaur egunera arteko urteak nola izan diren biltzen dituzten liburuak eta hori guztia azaldu diguten irakasleak, gu guztiok zalantzan jarri gabe ikasi duguna. Historia ezinbestekoa da gure gizartearen garapenean, noski. Dena den, noizbait pentsatu duzu nola izan daitekeen historia, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[BIPARETA] Lagunak (Lagun arteko harremanak)

Lagunak (Lagun arteko harremanak)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Pertsonak gizaki sozialak gara eta gure inguruarekin harremantzako beharra daukagu. Nor berak bere izaera propio badu ere, beste batzuk behar ditu izaera hori garatzeko. Gure sistema, harreman sozial horien inguruan sortuta dago eta ezin dugu beste modura ikusi. Lagunak gure bizitzaren erro nagusietako bat bilakatzen Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[BIPARETA] Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin)

Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Hezkuntza sexual formal bat izatea ia pribilegio bat da egun. Ikastola bakoitzaren eskuetan dago honen eskaintza, eta larri eskasa izaten da gehienetan. Hamasei urtetan zehar, hiru aste soilik eskaintzen badiougu, ezinezkoa da inolako sakontasuna bermatzea. Bermatu daitekeen bakarra, honek eragina duela guztion etorkizunean; izan ere, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
Kultura III (Zinema, zinemaldia, lehen aldiak)

Kultura III (Zinema, zinemaldia, lehen aldiak)

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora berri bat hemen Amaia Chocarrorekin… Donostiako zinemaldiaren 71. edizioak emakumearen lana eta talentua bistaratu ditu. Beste arlo guztietan bezala, zinemaren industrian ere, emakumeak bidea egiten hasiak dira. Euskal Herriko panoramara hurbilduz, asko dira emandako aurrera pausoak. (H)emen, euskal emakume zinelamagileen elkarteak, lan izugarria egiten du honetan Gehiago irakurri…

Kultura II (Euskaraz sortzea)

Kultura II (Euskaraz sortzea)

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora berri bat hemen Amaia Chocarrorekin… … Aurreko atalarekin jarraituz, kulturaren esparruan murgiltzen jarraitu dugu. Gaurkoan, euskal kulturara hurbildu gara zehazki. Hemengo sortzaileak, euskaraz sortzeko duten zailtasun eta oztopoak mahaigaineratuko ditugu. Honekin batera, oztopo handiena ere aztertuko dugu, zentsura eta bere determinazioaren marra lauso horretan jokatzen duten Gehiago irakurri…

Kultura I (Mirespenetik gutxiestera?)

Kultura I (Mirespenetik gutxiestera?)

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora berri bat hemen Amaia Chocarrorekin… Kultura bada gure bizitzetako arlo oso garrantzitsua, gure egunerokotasunean edonon aurkitzen duguna. Badago izaeraren parte bilakatzen dela diona ere. Kulturak, gizartearen momentu okerrenak salbatu dizkigu, pandemia garaia, esaterako. Zeinek ez zuen kultura kontsumitu etxeko lau pareten artean geundenean? Ez diogu duen Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[BIPARETA] Edozein herriko jaixetan

Edozein herriko jaixetan

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora baterako agurra hemen Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin, edozein herriko jaixetan ikusi dugu elkar… Udarekin batera iritsi dira jaiak herri askotan. Bi urte eta gero jai batzordeek buru belarri ekin diote pandemia aurreko jai horien antzekoak antolatzeari. Osasun krisia dela eta bertan behera geratutako horien artean Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
Itzalpe gaixotasunak

Itzalpeko gaixotasunak

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Bi paretaren bosgarren denboraldiko hirugarren atal honetan hain ezagunak ez diren gaixotasunak izango ditugu hizpide. Fibromialgia, Lipedema eta Fibrosi Kistikoa gaixotasunak dira ezkutuan dauden gaixotasunetako batzuk. Gaur pixkat gehiago ezagutuko ditugu, Zer dira? Nola hauteman daitezke? Nola Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[BIPARETA] Euskal eduki sortzaileak

Euskal eduki sortzaileak

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Asko dira egungo gazteek euskara alde batera utzita dutela uste dutenak. Edo asko dira gaur egun modan dauden Tik Tok, Twicht eta bestelakoek datozen belaunaldi gazteetan kalte egiten dutela pentsatzen dutenak. Baina aldi berean, asko dira modako formatu Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Artisautzan dantzan

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Askok hobby bezala dute, beste askoren lanbide bihurtu da, azken urteetan asko sortu dira, 0 kilometro delakoaren ordezkari gorenak dira, haien eskuekin eta imajinazioarekin egunerokotasunean janztekoak sortzen dituzte, Bi pareta podcastaren denboraldi berri honetako lehen atal honetan, ekintzaile artisauak izango ditugu Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Emantzipa zer?

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Gaurko atalean, zer gertatzen da lan baldintza kaskar, prekario, diru sarrera finkorik ez izateak eta etxebizitzaren prezioaren etengabeko inflazio ez-erregulatua lapiko berean sartzen denean? Bai… emantzipazioa utopia bihurtzen dela. Asko eta asko dira gurasoen etxetik alde egin eta Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Ttakun ttan ttakun

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Gaurko atal honetan, txalaparta. Jatorri ezezaguna duen perkusiozko instrumentua da txalaparta. Hainbat dira instrumentu honen sorreraren hipotesiak: horietako baten arabera, aintzinan baserrien artean sagardotegien irekieraren berri emateko erabiltzen ziren txalaparta hotsak. Beste hipotesi batzuen arabera, baserrietako nekazariak Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Podkasten sukarra

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Denboraldiko hirugarren atal honetan, podcastak edo podkastak. Interneteko audioak ziren hasiera batean, podcast deitzen zaie orain. Gaur egun, plataforma digitaletan musika entzutea bezain ohikoa da hauek entzutea. Lehen arrotza izan zitekeen hitza orain oso ohiko bihurtu da, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Irakaskuntza masterra: bokazioa ala ihesbidea?

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Denboraldiko bigarren atal honetan, Irakaskuntza masterraren edo KAP bezala ezagutzen den fenomenoaren inguruan hitz egingo dugu. Jakingo duzuen bezala, master honek bigarren hezkuntza, lanbide heziketa, batxilergo, hizkuntzen irakaskuntza eta hezkuntza-orientazioko etapa eta maila ezberdinetan irakasle izateko gaitzen du. Beste Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[Bipareta] Maialen Sorzabalbere - Pantailen atzean

Pantailen atzean

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, aurkezle Maialen Sorzabalbere izango da Amaia Rojorekin batera. ZuZeu Podcastek Arrate Hernandezekin hasitako bidetik, saioak erreportai formatuan intereseko gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin bi astetik behin, hausnarketarako. Lehen atal honetan, ikus entzunezkoen munduan murgildu gara. Telesailak, filmak, realityak… denon bidelagun Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak 2

Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak

Zein jarduera digital egin ditzakete ikasleek ikasitakoa erakusteko? Galdera horrek erantzun mordo bat izan ditzake. Baina lehenik eta behin komeni da aipatzea, noski, ikasketaren ebidentziaren gaia konplexua dela, normalean ebaluazioari lotuta dagoelako. Eta, ez dago esan beharrik: gaia korapilatsua izan daiteke. Ez da 10 minutuan hitz egitekoa, baina 10 minutuan Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela
S3E10-Ikasleen-arteko-elkarlana-ingurune-digitalean

Ikasleen arteko elkarlana ingurune digitalean

Aurrez aurreko irakaskuntzatik digitalera trantsizioa nola egin azaldu dugu aurreko kapituluetan. Saio honetan, berriz, ingurune digital batean ikasleen arteko elkarlanerako oinarriak nola jarri azaldu eta talde lana gauzatzeko tresnak aurkeztuko dizkizu Maite Goñik. Talde lana hamaika helburu edo bide ezberdinetatik egin daiteke eta aukera bakoitzari doitutako tresna eta aplikazioak ekarriko Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Jarduera interaktiboak sortzeko tresnak

Kaixo, entzule! Askotan galdetzen didazu ea zein aplikazio dauden jarduera digitalak prestatzeko ikasleentzat. Gaurko saioan hainbat erreferentzia emango ditugu eta horiekin zer egin daitekeen aipatuko dugu. Itxialdian irakasle askok zailtasunak izan dituzte jarduerak bidaltzean ikasleei. Batzuetan PDF moduan bidali dizkiete eta ikasleek inprimatu, bete eta argazkia bidali dute bueltan. Gaur Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Ikasleekin elkarreragiteko moduak

Aurrekoan, saio sinkronoei buruz hitz egin genuen eta garbi geratu zen “errealitate berri” honetan, ezinbestekoa izango dela saio horiek ondo kudeatzen jakitea, tresna egokiak erabiltzea… Ba, hari horretatik tira eginez, gaur, saio sinkronoetan ikasleen partaidetza areagotzeko eta sustatzeko hainbat estrategia eta tresna ezagutuko ditugu. 10 minututan, Maite Goñirekin. Jarri kaskoak eta Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Urruneko ikaskuntzan aurrez aurre egoteko moduez

Hementxe gaude, gaur ere prest aurrez aurreko irakaskuntzatik urrunekora edo mistora urrats bat areago emateko. Orain arte urrats hauek landu ditugu: Plataforma edo LMS bat hautatzea, Plataforma horietan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko moduak eta tresnak. Sekuentzia didaktiko horiek aberasteko estrategia ezberdinak izango ditugu hizpide: nola grabatu geure azalpenak eta Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Bideo azalpenak eta ulermenaren neurtzea

Azken saioetan aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara. Horrela, saio batean LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Hurrengoan, plataforma horien barruan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko tresnak ezagutzeko aukera izan genuen. Gaur hirugarren pausoa emango dugu. Prest? Jarri kaskoak eta entzun! Baliabideak: Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Ikaskuntza baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak

Aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara eta aurreko saioan LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Saio honetan, berriz, baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak ezagutuko ditugu. 10 minututan, Maite Goñik gidatuta. Jarri kaskoak eta entzun! Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast     Ivoox Harpidetu Patreon-en Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Urruneko irakaskuntzarako plataformak

Asko hitz egiten ari gara egunotan nolakoa izango den itzulera ikastetxeetara irailean. Eta, antza, prest egon beharko dugu edozein unetan beste itxialdiren bat egiteko… Espero dezagun ez izatea horrela, baina, edozein modutara, garbi dago pandemia garaian bizitzen ari garenak arrastoa utziko duela eta normaltasun berrian ez dela aurreikusten eszenatoki bat non Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Amarauna plataforma

Aurreko saioan hezkuntza-baliabide irekiei buruz hitz egin genuen. Ikaskuntza-irakaskuntzan erabil ditzakegun material didaktiko digitalizatuak, libreak eta irekiak. Ba, oraingo honetan AMARAUNA izango dugu hizpide: Eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailaren edukien eta hezkuntza berrikuntzaren plataforma adimenduna. Maite Goñirekin 10 minututan! Jarri kaskoak eta entzun! Baliabideak: amarauna.euskadi.eus Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast  Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Hezkuntzako Baliabide Irekiak

Orokorrean, gaur egun, denok jotzen dugu internetera ikasteko. Nork ez du interneten bilaketa egin bizkotxa nola egiten den jakiteko? Edo etxean ondatu zaigun edozer konpontzeko. Eta irakasleok askotan jotzen dugu sarera, lantzen ari garen gaiaren inguruko informazioa bilatzeko. Gaurko saioan Hezkuntzarako Baliabide Irekiez hitz egingo dugu: Zer dira? Non topatu Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Berta Martinez: Irakaslea konfinamendu garaian

Irakasle ofizioa erruz zaildu du konfinamenduak eta erronka ugari izan dituzte hezkuntzaren alorrean ari diren langileek. Berta Martinez Barakaldoko Berritze Guneko IKT aholkulariak konfinamendu garaian irakasleek izan dituzten bizipen, zailtasun eta irakaspen praktikoak kontatu dizkigu. Jarri kaskoak eta entzun! Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast     Ivoox Harpidetu Patreon-en eta babestu Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela
Itziar Ituño

Itziar Ituño – Bizitzan errebeldea, fikzioan polizia

Itziar Ituño aktorea da. Goenkalen egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain ‘La Casa de Papel’ telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Ateak zabaldu dizkigu… + + + Spotify     Apple Podcast    Google Podcast    Ivoox ZUZEU PODCAST (((podcast.eus))) Gure proiektua zu gabe Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Joxe Mari Agirretxe – Irriaren militantea da

Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirrutx eta Porrotx hirukotean. Azkenean Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Luistxo Fernandez – Bera da Spartacus

Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, Codesyntax sortu zuenean lagun batzurekin batera. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai ez espero zurikeriarik haren partetik. ‘Etxepare Porno. zibernetika euskaratzeko metodoa’ liburua idatzi zuen 1998ean, eta Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Sentitzen duzunak izena du

Gure gorputza entzuten ikasiko dugu saio honetan, emozioen mundura egingo dugun bidaian. Amaia Ayerra Munduate irakaslea da eta Haur Hezkuntzan emozioak lantzeko materiala sortzen ari da Ikastolen Elkartean. Donna Apellaniz Nieto, berriz, emozio terapeuta da eta helduekin aritzen da batez ere Educando la Emoción izeneko proiektu pertsonalean. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude?  Spotify    Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Emakumeak oholtza gainean

Lide Hernando eta Olatz Salvador musikariek emakume gisa musikaren industrian bizitu eta bizi dituzten esperientziak ezagutuko ditugu atal honetan. Generoak beren letretan, irudian, beldurretan eta abar luze batean nola eragin duen arakatuko dugu eta batzen dituzten gauza guztien gainetik, bakoitzaren ahotsa entzun. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude?  Spotify Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Eta zuk nola bizi nahi duzu?

Eremu pribatutik atera eta bizitzeko modu komunitarioak ezagutuko ditugu saio honetan. Katixa Jauregi txikitatik bizitu da gune autogestionatu eta okupatuetan. Gaur egun, berriz, alokairuan bizi da. Naiara Rodrigez, bestalde, Errenteriako Etxe Komunitarioan. Jende asko eta askotariko errealitateak ezagutu dituzte esperientzia hauen bitartez eta horrek haien burua gehiago ezagutzeko balio izan die, besteak beste. Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Euskara: mugarik ez duen herrialdea

Janusz Borkowski eta Lluis Hontecillas ezagutuko ditugu atal honetan. Lehena, Poloniatik etorri zen eta dagoeneko 10 urte daramatza Euskal Herrian. Bigarrena, aldiz, iaz heldu zen Kataluniatik. Euskara presente dago haien egunerokoan, ikasteko ahaleginaz gain, hizkuntza praktikan jartzeko espazioak sortu dituzte eta. Gure kulturaren ikur nagusienak mundu berriak zabaltzeko duen gaitasunaz gain, aspektu eztabaidagarriez Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Bizitzeko min bizia

Minbizia gertutik bizitu duten bi emakume indartsu ezagutuko ditugu atal honetan: Julene Ilarramendi Elexpuru eta Ixabel Uzkudun Iriarte. Illarramendik 22 urte ditu eta duela 2 urte galdu zuen bere ama, Eva. Garai hartan somatu zuen Ixabelek koxkortxoa bularrean. Gaixotasunak momentu zailak pasarazi dizkien arren, beste modu batean begiratzen diote bizitzari orain, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

3D inprimagailuak eta ikasketa zerbitzua, David Muñoz

Gaurkoan 10 minututan-en heziketaren alde ederrenetako batez ariko gara, ikasketa zerbitzuaz alegia. Don Bosco lanbide heziketa ikastetxeko irakaslea da David Muñoz eta Irribarreak Marrazten esperientziaren arduradunetako bat. Ekimen honen bitartez 3D inprimagailuekin esku ortopedikoak egin eta banatu zituzten haien beharra zutenen artean. Azken finean horixe baita ikasketa zerbitzua: kurrikulum akademikoa komunitatearen zerbitzura jartzea. Hala, ikasleek Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela