XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran Karibe itsasoa guda eremua da, besteak beste, estatuek finantzatutako kortsarioentzat. Tartean Jean eta Piarres Lafitte anaiak, Miarritzeko Kandela etxekoak: kontrabandistak, esklabu trafikatzaileak eta Ameriketako Estatu Batuen askatzaileak.

ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako fikziozko saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko historiako gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu. Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen. Orain podcast bihurtuta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean, kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia. Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN.Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak ere Jurgi Ekizari sortu duen kanta ederrarengatik.

Ekoizpena: ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Hach Embarek
Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza
Grabaketa, edizioa eta musika konposaketa: Iñigo Etxarri (IN estudioa)
Abestia: : “Lafitte izena” Jurgi Ekiza
Ahotsak: Aintzane Gamiz, Mikel Garmendia, Aintzane Krujeiras, Joseba Sacristan, Mikel Mendizabal, Xabier Alkiza eta Kiko Jauregi

Spotify     Apple Podcast      Google Podcast

(((podcast.eus)))


Euskal Gaizkileak seriea

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude