Martina, Arantxa eta Imanol afaltzera elkartu dira, Martinaren etxean, Korosagasti baserritik gertu. Duela 90 urte baino gehiago gertatutakoaz hizketan hasi dira, baina ez dira ados jartzen, eta bakoitzak bere bertsioa kontatuko du. Suspentsea, zalantza, konspirazioa… Behintzat ados daude abiapuntuari dagokionean: “1926ko azaroaren 14a da. Jazinta Odriozola Tolosan bizi da neskame, eta Zeru-Txiki tabernan aritzen da zerbitzari. Igandetan jai ematen diote, eta beti bezala, bere familiaren etxera abiatu da, Beizamako Korosagasti baserrira, eguna amarekin eta ahizparekin pasatzeko asmoz. Ez da horrela izango… inoiz ez.”

Krimen honek ez zeukan kanturik… gaur arte. Joseba Tapia musikariak Patxi Erauskin “Erauskin Errotari” bertsolariak gaiaren bueltan idatzitako bertso sorta musikatu du, eta nola ez, pieza itzel bat sortu. Ilustrazioarako erabili dugun argazkia “Korosagasti” filmeko fotograma bat da. Harpidetu Euskal Gaizkileak seriera eta entzun zure audio plataforman! Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta eutsi arnasari.

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen, eta Beñat Hach Embarek hartu zion lekukoa. Orain fikziozko podcast bihurtu ditugu Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat eta gaizkile bat ezagutuko dituzu, eta horrekin batera, atzetik daukaten abestia.

Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak.

Ekoizpena: ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: 
Beñat Hach Embarek
Edizioa eta soinu diseinua:
 Iñigo Etxarri eta IN estudioa
Bikoizketa zuzendaria: 
Xabier Alkiza
Ahotsak: Xabier Alkiza, Iker Bengoetxea, Joseba Sacristan, Mikel Garmendia, Ane Gabarain, Ramon Zalakain, Kiko Jauregi, Maider Gorostegi, Klara Badiola, Mikel Fernandez, Kandido Uranga, Joxe Kruz Gurrutxaga, Iñaki Beraetxe, Aner Narbaez, Arantxa Moñus, Aintzane Gamiz, Arrate Hernandez, Nagore Irizar, Judith Uhegun.
Abestia eta musika:
Joseba Tapia musikariak Patxi Erauskin “Erauskin Errotari” bertsolariak gaiaren bueltan idatzitako bertso sorta musikatua, grabaketa eta teknikari lanak Rafa Rueda.

Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast     Ivoox

patreon.com/zuzeupod

zuzeu podcast

Beizamako krimena


Euskal Gaizkileak seriea

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude