Gure gaurko aletxo hauek aurreko saioa osatze aldera dakartzagu, laguntzeko eta landutako gaien laburpen gisan baliagarri izango direlakoan! Zein jarduera digital egin ditzakete ikasleek ikasitakoa erakusteko eta ebaluazioa nola egin? TED Talk, hitzaldiak, liburuxka digitalak, aldizkari digitalak, eskolako egunkariak, denbora lerroak, foroak, mapa kontzeptualak, audio grabaketak, podcastak, bideoak eta animazioak egiteko tresna eta herramintak, jarduera eta ariketak egiteko modu eta ideia ezberdinak dakartzagu hirugarren denboraldiko azken saio honetan, hemen:

Tresna eta herraminta asko dago, badakizu, interesgarri eta erraz derizkiogun batzuk ekarri ditugu baina bada gehiago nola ez… Denbora lerroak sortzeko aukera dugu adibidez (historia, literatura lantzeko), garapen kronologikoak, sekuentziazioak, ikusteko aukerak sortuz, prozesu metakognitiboak landuz, korrelazioak, etab. Puntu zehatzetan irudiak, audioak txertatuz, aberastea de xedea. tiki toki, genially, canva. Mapa kontzeptualak, edukiak egituratu eta erlazioak bilatzeko adibidez. mindomo, popplet. Audio grabaketak eta Podcastak, elkarrizketak egiteko, erreportaiak, informatiboak egiteko, proiektu moduan, serie moduan ere bai, gogoetak eta kontuak jasotzeko, eta prozesua aberastuz… Planifikazioarako lagungarria da, eta lanketarako sormena eskatzen duena, irudikatzeko ahalmena ematen duena. Audacity eta entzuteko modu asko hemen. Bideoak oso herraminta potentea dira, mugikorraz baita ere nola ez, vivavideo, kinemaster, DaVInci Resolve, openshot, wevideo, youtube, azalpenak, eskolak, akademiak emateko, bideotutorialak, etab. Screencastak, pantailak grabatzeko aukera oso erabilgarria da, nabigatzailean txertatu daitezkeenak. Edizio programa batekin txukundu liteke. Chrome nabigatzailean, loom, obs, screencastomatic, explain everything. Lan handia eskatzen du bideo batek, gure gomendioa kontuz ibiltzea baina mugarik ez dago. Animazioak egiteko aukera hauek ere badaude powtoon, moovly. Foroak mugikorrez egiteko, ataza, jarduerak bidaltzeko aukera ematen diguna eta oso errazak. Galdera bidali eta bideo bidez erantzuteko foro bat, galderak idatziz, bideoz, dokumentuak elkarbanatzeko aukeraz plataformaren barruan. Flipgrid. Blog, webgunea dena txertatzeko, eta ad infinitum

genially, prezi, adobespark, buildanewspaper, flipboard, lucidpress, joomag, canva, easelly, piktochart, pixton, educaplay, jamboardmiromuralstormboard, padlet, … tiki-toki, mindomo, poppletaudacity, entzuteko moduakvivavideo, kinemaster, DaVInciResolve, openshot, wevideo, youtube, screencast, loom, obs, screencastomatic, explaineverything. powtoon, moovly, Flipgrid

zuzeu podcast

Harpidetu Patreon-en eta babestu (((podcast.eus)))
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast     Ivoox

(((podcast.eus)))

[10 minututan] S3-E12 – Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak (II)


10minututan

Teknopedagogia, hezkuntza eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta trikimailuak ekarriko ditu Maite Goñik ’10 minututan’.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude