ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Gaurko atal honetan, txalaparta. Jatorri ezezaguna duen perkusiozko instrumentua da txalaparta. Hainbat dira instrumentu honen sorreraren hipotesiak: horietako baten arabera, aintzinan baserrien artean sagardotegien irekieraren berri emateko erabiltzen ziren txalaparta hotsak. Beste hipotesi batzuen arabera, baserrietako nekazariak itsasoratzeko abisua sortzeko erabiltzen zen txalaparta. Jatorri ezezaguna izan arren, ezagunak ditugu Euskal Herrian instrumentu honek utzitako arrastroak. Gaurko atalean instrumentu honek belaunaldiz belaunaldi utzitakoak izango ditugu hizpide. Perkusiozko instrumentu hau jotzeaz bi pertsona arduratu ohi dira: ttakuna oreka ezartzen duena eta herrena, oreka hori puskatzen duena. Bi makilen bidez bi euskarriren gainean dauden zurezko ohol horizontalak astinduz ateratzen da instrumentu honen melodia. Txalapartarien esanetan, instrumentu honetatik jaiotako musikak 5 km-tan zehar bidaiatu dezake. Irungo txalapartariak, Oreka TX, Kalakan eta Hutsun txalaparta taldek izango dira atal honetako protagonista. 

(((podcast.eus)))

zuzeu podcast - podcast.eus

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

Entzun zure audio plataforman

Spotify    Apple Podcast     Stitcher     Google Podcast     Ivoox

podcasten sukarra


1 Comment

[BIPARETA] Ttakun ttan ttakun • ZUZEU · 2022-04-15 at 20:10

[…] Ttakun ttan […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude