Nahi duzun lekuan eta orduan dohainik entzun ditzakezun audio istorioak dira podcastak. Sareko plataforma ezberdinetan entzun ditzakezu, zure ordenagailuan, mugikorrean, autoan zoazela edo lana egin bitartean. Edozer eta edozelan. Podcast mota asko daude. Fikzioa lantzen dutenak, gaurkotasunaz ari direnak edo elkarrizketa saioak esaterako. Baina ziur zuk ezagutu nahi duzun gaiaren inguruko aleren bat badela hor nonbait. Zuretzako moduko istorio hori bilatu besterik ez duzu egin behar…

Nola entzun?

Podcast-ak entzuteko hainbat modu dituzu. Jarraian ohikoenak:

Audio plataformak

(Spotify, Apple Podcasts, Google Podcast, iVoox…)

Audio plataformak podcastak topatu eta entzuteko egindako aplikazioak dira. Bertan, entzuteaz gainera, saio batera harpidetzeko aukera duzu, kapitulu berri bat argitaratzen den aldiro abisua jasoz. ZuZeu Podcastek bere saioak plataforma guztietara banatzen ditu. Honakoa da modurik gomendagarriena.

Aukeratu zure audio plataforma:

Spotify (Android edo iOS)

Apple Podcasts (iOS bakarrik)

Google Podcasts

Pocket Casts (Android edo iOS)

Overcast ( iOS)

Stitcher (Android edo iOS)

iVoox (Android edo iOS)

Aplikazio gehiago: Castro uCast Agora Podcast Addict Podcast Republic Simple Podcacher BeyondPod Podckicker Player FM podKatcher Audio Book Podcast Player LuciPod CastBox WeCast(€) Pocket Cast(€) Podcacher(€)

eta zuk zeuk? …

ZuZeu eta Podcast.eus

ZuZeu orainkari digitalean bertan edo Podcast.eus webgunean entzun ditzakezu ZuZeu Podcastek argitaratzen dituen saioak. Bertan sartu eta #Podcast kategorian topatuko dituzu ordena kronologikoan. Play botoiari sakatu eta entzun.

ZuZeu Podcastek sortutako Saioak

Urpeko Bonbarda

Musika podcast saioa da Urpeko BonbardaAnartz Bilbaok gidatua. musikariei egindako elkarrizketak, garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak, bidai soniko kontzeptualak…

Kaixomaitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta. Kaixomaitia eta Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin.

kaixomaitia zer duzu podcast

10 minututan

Hezkuntza eta teknologia edo Teknopedagogia lotzen dituen hariari tiraka, joerak, aplikazioak eta trikimailuak Maite Goñiren ahotsetik. Labur bezain zehatz askatuko dizkigu teknologiak sortzen dizkigun korapiloak. Ikasteko garaia.

Barruan Gaude

Elkarrizketa podcast bat da ‘Barruan gaude’. Oier Aranzabal protagonista baten etxera sartuko da saio bakoitzean eta elkarrizketa bat ekarriko digu. Intimoa, barrutik kanporakoa…

ZuZeuko Bipareta

Hausnarketa eta elkarrizketa saio honetan gai ezberdinak jorratuko ditugu, aditu eta protagonistak entzun geure intereseko gai ezberdinetan sakonduz…

+

Euskal Gaizkileak Seriea

ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako fikziozko podcast saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko historiako gaizkile doilorrenak eta eurei buruzko abestia ezagutuko dituzu…

euskal gaizkileak seriea

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast    Ivoox

zuzeun publikatutako podcast gehiago …

Nola entzun podcast euskaraz