XIX. mende hasieran milaka eta milaka erromesek zeharkatzen dute Euskal Herria Donejakue bidea egiten. Konpostelara iristeko hamaika oztopo saihestu behar dituzte erromesek: mendi garaiak, animalia basatiak … eta bidelapurrak. 1809. urtean bidaiariei ikara berezia eragiten dien puntu bat sortu da: Belateko mendatea. Irun edo Orreaga aldetik Iruñera iritsi nahi duen orok igaro behar du, eta, gaur-gaurkoz, gehiengoak bere dirua galdutzat eman dezake; hori, kasu onenean … askok bizia bera ere galtzen baitute bidean …

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen, eta Beñat Hach Embarek hartu zion lekukoa ondoren. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat eta gaizkile bat ezagutuko dituzu, eta horrekin batera, atzetik daukaten abestia.

Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Bihotzez eskertu nahi dugu baita ere Mikel Taberna idazleak emandako laguntza dokumentazioa biltzerako garaian. Gure eskerrik beroenak.

Kantua: Belateko lapurrak, Gauza Bat Deklaratzen, Oskorri. Eskerrak eman nahi dizkiogu Nacho de Feliperi orain arte publikatu gabe zegoen bertsio hau gure esku uzteagatik.

Ekoizpena: ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: 
Beñat Hach Embarek
Edizioa eta soinu diseinua:
 Iñigo Etxarri eta IN estudioa
Bikoizketa zuzendaria: 
Xabier Alkiza
Ahotsak: Xabier Alkiza, Iker Bengoetxea, Mikel Garmendia, Ramon Zalakain, Kiko Jauregi, Maider Gorostegi, Klara Badiola, Mikel Fernandez, Kandido Uranga, Joxe Kruz Gurrutxaga, Iñaki Beraetxe, Aner Narbaez, Loinaz Jauregi.

Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast   Ivoox

patreon.com/zuzeupod

zuzeu podcast

Belateko lapurrak [Euskal Gaizkileak]


Euskal Gaizkileak seriea

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.

1 Comment

Euskal Gaizkileak, Baztango Hilbeltzan · 2022-01-26 at 12:28

[…] Belateko lapurrak [Euskal Gaizkileak] […]

Comments are closed.