XV. mendean urak harrotuta jaisten dira Queiles ibaian. Cascanteko errotari familiaren semea da Santxo, eta Bardeetan ezkutatu beharko da uholdeak aurretik eramango ez badu… baina ez da besoak gurutzatuta geldituko. Ezagutu Erriberakoko bidelapur sonatuenaren historia…

ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako fikziozko saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko historiako gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu. Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen eta ondoren Beñat Hach Embarek hartu zion lekukoa. Orain fikziozko podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat eta gaizkile bat ezagutuko dituzu, eta horrekin batera, atzetik daukaten abestia. Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN.Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak ere Ibai Osinaga eta Amets Arangureni sortu duen kanta ederrarengatik.

Ekoizpena: ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Hach Embarek
Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza
Grabaketa, edizioa eta musika konposaketa: Iñigo Etxarri (IN estudioa)

Irudia: “Sanchicorrota. Bandolero de las Bardenas” liburua, Kepa Arburua Olaizola

Abestia: “Ezpata ala errota” Bertsoak: Amets Aranguren Musika: Ibai Osinaga
Ahotsak: Mikel Mendizabal, Nagore Irizar, Joseba Sacristan, Arantxa Moñus, Xabier Alkiza, Ramon Zalakain eta Kiko Jauregi

zuzeu podcast

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast

(((podcast.eus)))


Euskal Gaizkileak seriea

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.

1 Comment

Santxikorrota: Bardeetan libre · 2022-04-15 at 20:07

[…] Bardeetan […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude