ZuZeuko Bipareta saioaren denbora berri bat hemen Amaia Chocarrorekin…

Kultura bada gure bizitzetako arlo oso garrantzitsua, gure egunerokotasunean edonon aurkitzen duguna. Badago izaeraren parte bilakatzen dela diona ere. Kulturak, gizartearen momentu okerrenak salbatu dizkigu, pandemia garaia, esaterako. Zeinek ez zuen kultura kontsumitu etxeko lau pareten artean geundenean? Ez diogu duen garrantzia ematen, kultur sortzaile batzuk miresten ditugun bitartean, gehiengoak gutxiesten ditugu, haien lanari balorea eman gabe. Kontraesan horien guztien atzean zer dagoen aztertzeko, gaurko atalean, Lorea Intxausti aktorea eta Joanes Etxebeste aktore eta pailazoarekin hitz egin dugu. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak…

zuzeu podcast - podcast.eus

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

Entzun zure audio plataforman

Spotify    Apple Podcast     Google Podcast

(((podcast.eus)))

[BIPARETA] Edozein herriko jaixetan


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude