IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala

Saio honetako gaia entzule batek proposatu beharrean, Maite Goñik berak ekarri du mahai gainera. Azken aldian hezkuntzan joera da IDU delakoa, Ikaskuntza Diseinu Unibertsala. Baina zer da? Nondik dator? Eta garrantzitsuena, zertan hobetu dezake ikaskuntza prozesua? Josi Sierrak azalduko digu.urte askotan lan egin du Berritze Gune Nagusian eta aditua da Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Nork zainduko zaitu zu?

Bigarren denboraldiko azken atal honetan lanbide bati merezi duen errekonozimendua eman nahi izan diogu. Zaintza lanei, alegia. Bi errealitate oso ezberdin ordezkatzen dituzte etxez etxe aritzen den Elena Ugartemendiak eta erresidentzietako Aitziber Aranberri gerokultoreak. Sektoreak bizi duen egoera prekarioan, bataren lana duina da, bestea berriz, hori lortzeko borrokan ari da. Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Etorkizuneko gaitasunen laborategia, Arrate Ugalde

Hezkuntza munduaren erronketako bat etorkizuneko lanetan beharko diren gaitasunak lantzea da. Izan ere gure haur eta gazte asko oraintxe existitzen ez den lan batean jardungo dira. Zer gaitasun landu behar dira? Nola aurreikusi etorkizuneko beharrak? Tira, Zarauzko Orokieta ikastetxean GELAB sortu dute horretarako. Gela eta laborategia uztartzen dituen proiektu interesgarria. Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Beñat Sarasola, liburu bakoitzak du bere tokia

Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian. Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik.  Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada donostiarra. Poesiatik eleberriaren jenerora egin du salto ‘Deklaratzekorik ez’ (Susa, 2019) lana ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Perfekzioaren zulo beltza

Atal honetan elikadura desoreken unibertsoan murgilduko gara anorexiaz gaixotuta egon ziren bi testigantzetatik abiatuta. Geroz eta kasu gehiago ematen ari dira eta jende gazteagoarengan, gainera. Itxaro Mendizabal 15 urterekin hasi zen lehen sintomak azaleratzen eta bizitza erdia gaixo eman duen arren, garaitu du borroka. Maria Zunzunegik ere anorexia izan zuen Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Konpetentzia digitalak hezkuntza publikoan, Xabier Mujika

Zuon galderak eta zalantzak erantzutea ikaragarri gustatzen zaigu, eta aste honetan konpetentzia digitalak hezkuntzan nola lantzen diren aztertuko dugu, berriz ere. Baina oraingoan Xabier Mujika, Berritze Gune Nagusiko IKT koordinatzaileak azalduko digu bere esperientzia. Askotan abstrakzioak irentsi gaitzake kontzeptu eta teoria itsasoetan ibiltzen garenean hezkuntzaz eta teknologiaz solasean. Mujikak errealitatera Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Bizitzen ikasteko artea

Atal honetan artearen onurak aztertuko ditugu musika eta antzerkiaren bueltako bi esperientzietatik abiatuta. Bizikidetza hobetzeko tresna izan daitezke, baita zahartze aktibo bat lortzeko bide ere. Xabier Lizaso pianojoleak Do Re Ni metodoaren bidez landu eta erdietsi duena kontatu digu. Esther Uria aktore, ikerlari eta irakasleak, bestetik, antzerki aplikatua lantzen du, teatroa tresna pedagogiko izan daitekeela Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Zebrabide eta semaforo digitalak

Irakasle batek luzatu digu galdera: Non jarri behar da haurrentzako pantailen, sare sozialen eta mundu digitalaren muga? Hezkuntzarako baliabide digitalak bogan dauden honetan, nola jarri etxean mugak? Eta zeintzuk dira muga horiek? Sarea eta aplikazio digitalak tresnak dira, eta erabileraren baitan jarri behar dira mugak. Mundu ukigarrian egiten dugun bezala. Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Arantxa Iturbe, irratia etxe

Euskadi Irratiko uhinetan entzuten da Arantxa Iturberen (Alegia, 1964) ahotsa 80ko hamarkadatik. Bere etxera gonbidatuko gaituen galdetu eta erantzun digu erredakzioa dela bere kabia. Iturbek dio, mikrofono, estudio eta bulego arteko leku hori duela etxetzat aspaldidanik. Kultura maite du eta berau egin du ogibide, irratian eta idazle gisa. Entzule fina Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Hautsi infekzioen katea

Atal honetan gure bizitza sexualean presente dauden okerreko praktika batzuen ondorioak ezagutu ditugu: Sexu Transmisiozko Infekzioak (STI). Informazio faltak eta estigmek ez diete mesederik egiten infektatu kopuruaren goranzko joerari eta kontzientziazio beharraz mintzatu zaizkigu Hiesaren aurkako Harribeltza elkarteko Joseba Errekalde eta Gehitu LGTBI+ bilkurako Ander Prol. Jarri kaskoak eta sakatu Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Software askea hezkuntzan II, Josune Gereka

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Microsoft eta Google-ekin lan egingo duela iragarri ostean, eskoletan burujabetza teknologikoa landu daitekeen itaundu diogu Josune Gereka, Ikastolen Elkarteko kideari. Gereka EKI proiektuaren arduraduna da. Spotify     Apple Podcast     Stitcher     Google Podcast     Ivoox Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!www.patreon.com/zuzeupod Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Rafa Rueda, akorde minor baten ostean

Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari baitaramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetariko batda mungiarra. PiLT metal talde ospetsua sortu zuen 1992an eta bakarka diskografia oparoa osatu du Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Suizidioa, isiltasuna hiltzailea da

Atal honetan gai tabu bat jarri dugu mahai gainean: suizidioa. Egoera larria bezain delikatua da eta garrantzitsua da tratamendu egoki bat ematea, bizitzak daude arriskuan. Suizidioak mindutako pertsonen elkartea da Biziraun eta bertako bi kidek, Nora Gorosabel eta Agustin Erkiziak, beren esperientziak konpartitu dituzte gurekin. Gaia profesionalki lantzen duen Jakobe Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Software askea hezkuntzan, Iñigo Gebara

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Microsoft eta Google-ekin lan egingo duela iragarri ostean, Dabid Martinez Librezale kidea irakasleen artean eztabaida eragin beharraz mintzatu da. Gauzak horrela, eta gaiak ertz ugari dituela jakinda, eskoletan burujabetza teknologikoa landu daitekeen itaundu diogu Iñigo Gebara, Hezkuntzan ere Librezale taldeko kideari. Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox Harpidetu Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Gaztetxeak, beude

Atal honetan Gaztetxe eta okupazio mugimenduak aztertuko ditugu Baionako Zizpa eta Irungo Lakaxita Gaztetxeetako kasuetatik abiatuta. Guilhem Dacosta Mongabourrek kontatu digu euskararen egoera zail batek baldintzatuta erantzuten diotela hiriaren beharrei, Mikele Eizagirre Etxeberriak, berriz, migrazio mugimenduaren eraginpean. Markel Ormazabalen laguntzari esker, denboran atzera egin eta Euskal Herri mailako ikuspegi zabalagoa jaso dugu, baita etorkizuneko begirada Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Digitalizazioa nondik eta nola, Elena Errasti

Digitalizazio garaia dugu oraindik ere eta Europako Kopnpetentzia Digitalaren Markoak dio gutxienez baliabide digitalak hautatzen jakin behar duela irakasleak. Bigarren pausua baliabideok sortzea da, baina nola egin? Nondik hasi? Arrasateko Arizmendi ikastolan urteak daramatzate beren baliabide propioak sortzen. Irakasleak dira proiektuen diseinatzaileak, eta maketazio talde bat ere badute, berauek gauzatzeko. Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Joserra Senperena – Doinuen alfabetoan idazten du

Joserra Senperena (Donostia, 1965). Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, badaezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. ‘Existentzia minorrak’ bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Hondarribiko Alardearen arrakaletan

Hondarribiko alardeak bitan banatu izan du herria. Gogoan izango dituzu telebistan eta sare sozialetan hedatzen diren irudi tamalgarriak, Jaizkibel konpainia kale nagusian barrena, plastiko beltzen artean desfilatzen. Ezin bereizi txapel gorridunak eta ertzainak. Urte luzez iraun duen gatazka bat da, baina, badirudi mugiezinak ziruditen aburuak apurka eraldatzen ari direla. Gazte Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Gamifikazioa praktikara eraman: Andoni Sanz

Lehen denboraldian landu genuen gamifikazioa, eta azaldu genizuen zer den. Baina gauza bat da teoria eta beste bat praktika. Nola aplikatu gamifikazioa ikasgelan? Zertarako erabili ikasgelako egunerokoan? Irakasle batek bidali digun kezka bati tiraka Zornotzako Lanbide Heziketako irakasle Andoni Sanz gonbidatu dugu gaiaz hitz egitera. Gamifikazioan eskarmentu handia duen irakaslea Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Izaro Andrés, limoiari kosk!

Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du ‘Invierno a la vista‘ 2020ko urtarrilean kaleratuko duen ‘Limones Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Zuen jaia amaitu da

Atal honetan generoak baldintzatutako botere harremanak aztertuko ditugu emakume eta gizon gazte banaren ikuspegitik. Amaia Oulad eta Ander Murua Donostiako Piratetako kideek zintzotasunez konpartitu dituzte bataren ahalduntze eta bestearen pribilegioak. Donostiako Aste Nagusiko abuztuaren 14an Piratek erantzun irmoa eman zioten bezperan -eta aurreko egunetan- gertatutako sexu erasoei. Egun hura gogoratu Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Ikasleen komunikazio gaitasunaz, Aitor Uriondo

Aste hontan komunikazio gaitasuna izango dugu hizpide. Gaur egun irakasle askok dute beren ikasleen gaitasun komunikatiboa lantzeko beharra. Nola hitz egin jendaurrean, nola azaldu ideiak eta landu kontzeptuak? Ba ote da gaitasun komunikatiboa lantzeko tresna edo metodologiarik? Noski baietz, Maite Goñik Axular Lizeoko Aitor Uriondorekin hitz egin du, beraien esperientziak zurekin partekatu eta Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Juanan Larrañaga, Loiolako futbolaria

Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estrenatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Itsua, ikusi nahi ez duena

Eta gorra berriz entzun nahi ez duena. Jendarteak askotan ez du entzun nahi edo beste alde batera begiratzen du zenbait kolektiboren arazoei bizkarra emanda.  Atal honetan irisgarritasunaren alorretik erreparatu diegu aurrerapen teknologikoei. Hauek sortzen dituzten aukera eta erronkei. Behar bereziak dituzten bi kolektibotako ahotsak bildu ditugu: Joxean Txintxurreta eta Ramoni Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Iraulitako ikasgelen bertuteak: Jesus Mari Rey

Jesus Mari Rey Lekeitioko institutuko irakaslea da eta bere ikasgelan Flipped Learning metodoa erabiltzea erabaki zuen. Ikasgela irauli du ordutik: ikasleen parte hartzea handiagoa da eta ezagutza ere bai. Etxean bideo bidez errepasatzen dituzte ikasgaiak, eta ikasgelan egiten dute lana. Lekeitioko esperientziaz hitz egingo dugu saio honetan. Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

Egilea 10minututan, Orain dela

Josebe Blanco, Pikunietako artzaina

Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina. Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ikuiluko ateak Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Familia ulertzeko beste modu bat

Heldu da bigarren denboraldia, berrikuntzekin heldu ere! Bipareta sorta berri honetan gai bakarra landuko dugu, bi ikuspuntutatik. Ez dute zertan kontrajarriak izan, gai bera bizitzeko bi modu besterik ez dira izango, betiere lehen pertsonan kontatuta.  Estreineko atal honetan harrera etxeak eta familiak hartuko ditugu hizpide eta Jon Martin, larrialdiko harrera Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Ikasleen motibazioa eta Txikipedia

Euskara irakasle batek plazaratu digu bere kezka: Nola motibatu ikasleak teknologia erabiliz? Zer aplikazio eta tresna txertatu ditzakegu ikasgelaren egunerokoan? Bada Zumaiako Institutuko Mikel Fernandez irakasleak adibide ederra ekarri digu saiora. Bertan Txikipedia erabiltzen dute  edukiak landu, elkarlana sustatu eta ikasleak motibatzeko.  Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

Egilea 10minututan, Orain dela

Mikel Urdangarin – Margolariaren semea

Bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten kabira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek. Mutsumi Aragaki okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo moduko bat) lepoan hartuta, zornozatzarrarekin doinuak trukatzeko asmoz. Musika ogibide egiteko erabakia Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Harkaitz Cano – Lau urteko proiektu bateko lehen urtean biziz

Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du kabia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean. Sukaldetik bulegora pasatzeko derrigorrez makurtu behar da koskorrekoa hartu nahi ez baduzu behintzat. Bost axola zion Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Netiketak, interneteko 10 mandamentuak

Irakasle batek ikasle bat Twitterren blokeatzea zilegi da? Galdera zaila da erantzuten, edo agian ez, baina ziur irakasle bakoitzak izango duela bere ikuspuntua. Bere irizpidea. Tira, sarean badira hainbat bizikidetza arau, komunikatzeko eta harremanak izateko unean kontutan izan behar ditugunak. Netiketa deitzen zaie (Netiquette ingeleraz) eta 1995ean idatzi ziren lehenengoz. Maite Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Mikel Iturria – Ortiz, Chirbes eta oinarrizkora bidaia bat

Oinarrizkora itzulera aldarrikatzen du Mikel Iturriak (Irun, 1968). Donostiako Antiguan bizi da eta eibarnauta elastikoarekin dabil sareetan. Lehenengo euskal blogarien artean da, ‘Harrikadak‘ (Pedradas gaztelaniaz) bitakorarekin. Orain liburu-denda idenpendienteetan bira egiten dabil ‘Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista’ (Ediciones Akal, 2019)  liburua aurkezten. Bertan kazetari ezagunaren artikuluak bildu ditu. Atea zabaldu Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Digitalki konpetentea zara?

Europako Parlamentuak 2006ko ebazpen batean esan zuen zortzi direla konpetentzia nagusiak bizitzarako. Horietako bat da konpetentzia digitala. Baina digitalki konpetentea ote zara? Zer ezaugarri bete behar dira konpetente izateko? Eta garrantzitsuagoa dena, zer jakin behar du irakasle batek konpententzia digitala ikasgelara eraman eta bertan lantzeko? 10 minututan azalduko dizu Maite Goñik. Erreferentziak:– Rhys Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Plastikozko planeta eta emakumeen kirola

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Planeta edukiontzi hori erraldoi bat bilakatu dugu eta orain ez dakigu nola eman buelta egoerari. Ozeanoetan plastiko irlak daude, urtero 2 Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Flipped Learning: Nola irauli zure ikasgela

Ikasgela iraultzeak ez dirudi ideia ona denik, lehen kolpean. Ziur 10 minutuok igaro ostean ez zaizula horren bide txarra irudituko. Flipped Learning edo Flipped Classroom delako ikasketa moldea zer den azalduko dugu. Ikasleak partaide egiteko, aktibatzeko eta entzule huts ez izateko sortutako sistema da. Maite Goñik azalduko dizu zirt edo zart. Erreferentziak: Screecastify Screencast o Gehiago irakurri…

Egilea 10minututan, Orain dela

Nafarroako bozkaren bilakaera eta sorkuntza terapia gisa

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroako hauteskundeen biharamuna gogorra ari da izaten. Aldaketak ezin izango du aurreko legegintzaldiko formula errepikatu. Hala ere, hainbat irakurketa egin daitezke: Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela