ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Asko dira egungo gazteek euskara alde batera utzita dutela uste dutenak. Edo asko dira gaur egun modan dauden Tik Tok, Twicht eta bestelakoek datozen belaunaldi gazteetan kalte egiten dutela pentsatzen dutenak. Baina aldi berean, asko dira modako formatu desberdinetan euskarazko edukia sortzen dutenak. Eta asko dira ere gure hizkunta plataforma berrietara eraman dutenak. Pantailak euskaraz egitasmoak ere hausnartu du honetan. 2021eko abenduan plazaratu zen manifestuan helburuen artean, streaming plataformetan euskara sustatzea eta ikus entzunezko sortzaileak babestea baitaude. BiPareta saio honetan hizpide izango ditugu tendentzia diren plazetan euskararen garra piztuta mantentzearen erantzule direnak: euskal sortzaileak. Zehazki, Julen PortilloAiora MujikaIruñe Astiz (ARKKUSO) eta Andrea Gonzalezekin hitz egin dugu.

[BIPARETA] Euskal eduki sortzaileak

(((podcast.eus)))

zuzeu podcast - podcast.eus

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

Entzun zure audio plataforman

Spotify    Apple Podcast     Google Podcast

[BIPARETA] Euskal eduki sortzaileak


1 Comment

Putzu sakon hori • ZUZEU · 2022-06-10 at 5:25

[…] dakit argitaratu den Bi Pareta podcasteko azken atala entzun duzun, plataforma digitaletan euskaraz edukia sortzen dutenak dira protagonista. Podcast […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude