ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, aurkezle Maialen Sorzabalbere izango da Amaia Rojorekin batera. ZuZeu Podcastek Arrate Hernandezekin hasitako bidetik, saioak erreportai formatuan intereseko gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin bi astetik behin, hausnarketarako. Lehen atal honetan, ikus entzunezkoen munduan murgildu gara. Telesailak, filmak, realityak… denon bidelagun dira dagoeneko. Denok dakigu modako telesailean agertzen den protagonista horren izena edo sari potolo hori irabazi zuen zuzendariaren abizena, baina pantailen eta kamaren atzean ezkutatzen diren gainontzeko langile horien berririk badugu? Ezkutuko lana ote? Izaskun Arandia, Olatz Beobide, Naroa Elkoro eta Ane Nafarraterekin hitz egin dugu lehen atal honetan. Ikus entzunezko munduan diharduten lau emakume gonbidatu ditugu gurera, badute eta zer kontatu eta…

zuzeu podcast - podcast.eus

(((podcast.eus)))

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

Entzun zure audio plataforman

Spotify    Apple Podcast     Stitcher     Google Podcast     Ivoox

Pantailen atzean


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude