[BIPARETA] Migrazioa (Inor ez da ilegala)

Migrazioa (Inor ez da ilegala)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Ez da berria migrazioaren gaia gure artean. Ez dira berria haien kontrako lege eta ekintza guztiak. Ez dira berriak haien inguruko berri faltsuak, ezta haien kontrako gorrotoa. Eta hala ere gauzak ez doaz aurrera, atzeraka baizik. Azken aldian, Europan hedatzen ari den xenofobia eta ezartzen Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
Abstinentzia (Alkohola ez edateak ez zaitu definitzen)

Abstinentzia (Alkohola ez edateak ez zaitu definitzen)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Alkoholaren kontsumoa guztiz normalizatuta dugu gure gizartean. Gure giro sozial guztiak alkohola izaten dute erdigune. Izan, lagun artea, familia artean, edota beste edozein girotan ere, jendea batzen omen duena alkohola da. Kontran, edozein arrazoiengatik alkohola edaten ez dutenak kondenatuak daude; aurreiritzi, zirikada, mespretxu eta guztizko Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
BiPareta -Gorputzak-

Gorputzak (Nire gorputza baino gehiago naiz)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Denok pairatzen ditugun gorputzarekiko beldurrak, deserosotasunak, konplexuak eta lotsak obsesionatzen gaituzte, gure bizitzan zehar askotan izaten dugun barne gatazka orokortuenetariko bat izatera iritsiz. Gizarteak ezarritako kanon estetikoen mugetan egon edo ez, denok ditugun presio eta exijentziak dira. Gaurko atalean, gure gorputzekin dugun harremana aztertuko dugu, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
Historia (Nork idatzi du historia?)

Historia (Nork idatzi du historia?)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Txikitatik izan dugu ikasgai historia. Historiaurretik gaur egunera arteko urteak nola izan diren biltzen dituzten liburuak eta hori guztia azaldu diguten irakasleak, gu guztiok zalantzan jarri gabe ikasi duguna. Historia ezinbestekoa da gure gizartearen garapenean, noski. Dena den, noizbait pentsatu duzu nola izan daitekeen historia, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[BIPARETA] Lagunak (Lagun arteko harremanak)

Lagunak (Lagun arteko harremanak)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Pertsonak gizaki sozialak gara eta gure inguruarekin harremantzako beharra daukagu. Nor berak bere izaera propio badu ere, beste batzuk behar ditu izaera hori garatzeko. Gure sistema, harreman sozial horien inguruan sortuta dago eta ezin dugu beste modura ikusi. Lagunak gure bizitzaren erro nagusietako bat bilakatzen Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[BIPARETA] Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin)

Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin)

ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin… Hezkuntza sexual formal bat izatea ia pribilegio bat da egun. Ikastola bakoitzaren eskuetan dago honen eskaintza, eta larri eskasa izaten da gehienetan. Hamasei urtetan zehar, hiru aste soilik eskaintzen badiougu, ezinezkoa da inolako sakontasuna bermatzea. Bermatu daitekeen bakarra, honek eragina duela guztion etorkizunean; izan ere, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
Kultura III (Zinema, zinemaldia, lehen aldiak)

Kultura III (Zinema, zinemaldia, lehen aldiak)

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora berri bat hemen Amaia Chocarrorekin… Donostiako zinemaldiaren 71. edizioak emakumearen lana eta talentua bistaratu ditu. Beste arlo guztietan bezala, zinemaren industrian ere, emakumeak bidea egiten hasiak dira. Euskal Herriko panoramara hurbilduz, asko dira emandako aurrera pausoak. (H)emen, euskal emakume zinelamagileen elkarteak, lan izugarria egiten du honetan Gehiago irakurri…

Kultura II (Euskaraz sortzea)

Kultura II (Euskaraz sortzea)

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora berri bat hemen Amaia Chocarrorekin… … Aurreko atalarekin jarraituz, kulturaren esparruan murgiltzen jarraitu dugu. Gaurkoan, euskal kulturara hurbildu gara zehazki. Hemengo sortzaileak, euskaraz sortzeko duten zailtasun eta oztopoak mahaigaineratuko ditugu. Honekin batera, oztopo handiena ere aztertuko dugu, zentsura eta bere determinazioaren marra lauso horretan jokatzen duten Gehiago irakurri…

Kultura I (Mirespenetik gutxiestera?)

Kultura I (Mirespenetik gutxiestera?)

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora berri bat hemen Amaia Chocarrorekin… Kultura bada gure bizitzetako arlo oso garrantzitsua, gure egunerokotasunean edonon aurkitzen duguna. Badago izaeraren parte bilakatzen dela diona ere. Kulturak, gizartearen momentu okerrenak salbatu dizkigu, pandemia garaia, esaterako. Zeinek ez zuen kultura kontsumitu etxeko lau pareten artean geundenean? Ez diogu duen Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[BIPARETA] Edozein herriko jaixetan

Edozein herriko jaixetan

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora baterako agurra hemen Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin, edozein herriko jaixetan ikusi dugu elkar… Udarekin batera iritsi dira jaiak herri askotan. Bi urte eta gero jai batzordeek buru belarri ekin diote pandemia aurreko jai horien antzekoak antolatzeari. Osasun krisia dela eta bertan behera geratutako horien artean Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
Itzalpe gaixotasunak

Itzalpeko gaixotasunak

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Bi paretaren bosgarren denboraldiko hirugarren atal honetan hain ezagunak ez diren gaixotasunak izango ditugu hizpide. Fibromialgia, Lipedema eta Fibrosi Kistikoa gaixotasunak dira ezkutuan dauden gaixotasunetako batzuk. Gaur pixkat gehiago ezagutuko ditugu, Zer dira? Nola hauteman daitezke? Nola Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[BIPARETA] Euskal eduki sortzaileak

Euskal eduki sortzaileak

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Asko dira egungo gazteek euskara alde batera utzita dutela uste dutenak. Edo asko dira gaur egun modan dauden Tik Tok, Twicht eta bestelakoek datozen belaunaldi gazteetan kalte egiten dutela pentsatzen dutenak. Baina aldi berean, asko dira modako formatu Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Artisautzan dantzan

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Askok hobby bezala dute, beste askoren lanbide bihurtu da, azken urteetan asko sortu dira, 0 kilometro delakoaren ordezkari gorenak dira, haien eskuekin eta imajinazioarekin egunerokotasunean janztekoak sortzen dituzte, Bi pareta podcastaren denboraldi berri honetako lehen atal honetan, ekintzaile artisauak izango ditugu Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Emantzipa zer?

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Gaurko atalean, zer gertatzen da lan baldintza kaskar, prekario, diru sarrera finkorik ez izateak eta etxebizitzaren prezioaren etengabeko inflazio ez-erregulatua lapiko berean sartzen denean? Bai… emantzipazioa utopia bihurtzen dela. Asko eta asko dira gurasoen etxetik alde egin eta Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Ttakun ttan ttakun

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Gaurko atal honetan, txalaparta. Jatorri ezezaguna duen perkusiozko instrumentua da txalaparta. Hainbat dira instrumentu honen sorreraren hipotesiak: horietako baten arabera, aintzinan baserrien artean sagardotegien irekieraren berri emateko erabiltzen ziren txalaparta hotsak. Beste hipotesi batzuen arabera, baserrietako nekazariak Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Podkasten sukarra

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Denboraldiko hirugarren atal honetan, podcastak edo podkastak. Interneteko audioak ziren hasiera batean, podcast deitzen zaie orain. Gaur egun, plataforma digitaletan musika entzutea bezain ohikoa da hauek entzutea. Lehen arrotza izan zitekeen hitza orain oso ohiko bihurtu da, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Irakaskuntza masterra: bokazioa ala ihesbidea?

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Denboraldiko bigarren atal honetan, Irakaskuntza masterraren edo KAP bezala ezagutzen den fenomenoaren inguruan hitz egingo dugu. Jakingo duzuen bezala, master honek bigarren hezkuntza, lanbide heziketa, batxilergo, hizkuntzen irakaskuntza eta hezkuntza-orientazioko etapa eta maila ezberdinetan irakasle izateko gaitzen du. Beste Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela
[Bipareta] Maialen Sorzabalbere - Pantailen atzean

Pantailen atzean

ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, aurkezle Maialen Sorzabalbere izango da Amaia Rojorekin batera. ZuZeu Podcastek Arrate Hernandezekin hasitako bidetik, saioak erreportai formatuan intereseko gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin bi astetik behin, hausnarketarako. Lehen atal honetan, ikus entzunezkoen munduan murgildu gara. Telesailak, filmak, realityak… denon bidelagun Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Sentitzen duzunak izena du

Gure gorputza entzuten ikasiko dugu saio honetan, emozioen mundura egingo dugun bidaian. Amaia Ayerra Munduate irakaslea da eta Haur Hezkuntzan emozioak lantzeko materiala sortzen ari da Ikastolen Elkartean. Donna Apellaniz Nieto, berriz, emozio terapeuta da eta helduekin aritzen da batez ere Educando la Emoción izeneko proiektu pertsonalean. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude?  Spotify    Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Emakumeak oholtza gainean

Lide Hernando eta Olatz Salvador musikariek emakume gisa musikaren industrian bizitu eta bizi dituzten esperientziak ezagutuko ditugu atal honetan. Generoak beren letretan, irudian, beldurretan eta abar luze batean nola eragin duen arakatuko dugu eta batzen dituzten gauza guztien gainetik, bakoitzaren ahotsa entzun. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude?  Spotify Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Eta zuk nola bizi nahi duzu?

Eremu pribatutik atera eta bizitzeko modu komunitarioak ezagutuko ditugu saio honetan. Katixa Jauregi txikitatik bizitu da gune autogestionatu eta okupatuetan. Gaur egun, berriz, alokairuan bizi da. Naiara Rodrigez, bestalde, Errenteriako Etxe Komunitarioan. Jende asko eta askotariko errealitateak ezagutu dituzte esperientzia hauen bitartez eta horrek haien burua gehiago ezagutzeko balio izan die, besteak beste. Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Euskara: mugarik ez duen herrialdea

Janusz Borkowski eta Lluis Hontecillas ezagutuko ditugu atal honetan. Lehena, Poloniatik etorri zen eta dagoeneko 10 urte daramatza Euskal Herrian. Bigarrena, aldiz, iaz heldu zen Kataluniatik. Euskara presente dago haien egunerokoan, ikasteko ahaleginaz gain, hizkuntza praktikan jartzeko espazioak sortu dituzte eta. Gure kulturaren ikur nagusienak mundu berriak zabaltzeko duen gaitasunaz gain, aspektu eztabaidagarriez Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Bizitzeko min bizia

Minbizia gertutik bizitu duten bi emakume indartsu ezagutuko ditugu atal honetan: Julene Ilarramendi Elexpuru eta Ixabel Uzkudun Iriarte. Illarramendik 22 urte ditu eta duela 2 urte galdu zuen bere ama, Eva. Garai hartan somatu zuen Ixabelek koxkortxoa bularrean. Gaixotasunak momentu zailak pasarazi dizkien arren, beste modu batean begiratzen diote bizitzari orain, Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Nork zainduko zaitu zu?

Bigarren denboraldiko azken atal honetan lanbide bati merezi duen errekonozimendua eman nahi izan diogu. Zaintza lanei, alegia. Bi errealitate oso ezberdin ordezkatzen dituzte etxez etxe aritzen den Elena Ugartemendiak eta erresidentzietako Aitziber Aranberri gerokultoreak. Sektoreak bizi duen egoera prekarioan, bataren lana duina da, bestea berriz, hori lortzeko borrokan ari da. Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Perfekzioaren zulo beltza

Atal honetan elikadura desoreken unibertsoan murgilduko gara anorexiaz gaixotuta egon ziren bi testigantzetatik abiatuta. Geroz eta kasu gehiago ematen ari dira eta jende gazteagoarengan, gainera. Itxaro Mendizabal 15 urterekin hasi zen lehen sintomak azaleratzen eta bizitza erdia gaixo eman duen arren, garaitu du borroka. Maria Zunzunegik ere anorexia izan zuen Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Bizitzen ikasteko artea

Atal honetan artearen onurak aztertuko ditugu musika eta antzerkiaren bueltako bi esperientzietatik abiatuta. Bizikidetza hobetzeko tresna izan daitezke, baita zahartze aktibo bat lortzeko bide ere. Xabier Lizaso pianojoleak Do Re Ni metodoaren bidez landu eta erdietsi duena kontatu digu. Esther Uria aktore, ikerlari eta irakasleak, bestetik, antzerki aplikatua lantzen du, teatroa tresna pedagogiko izan daitekeela Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Hautsi infekzioen katea

Atal honetan gure bizitza sexualean presente dauden okerreko praktika batzuen ondorioak ezagutu ditugu: Sexu Transmisiozko Infekzioak (STI). Informazio faltak eta estigmek ez diete mesederik egiten infektatu kopuruaren goranzko joerari eta kontzientziazio beharraz mintzatu zaizkigu Hiesaren aurkako Harribeltza elkarteko Joseba Errekalde eta Gehitu LGTBI+ bilkurako Ander Prol. Jarri kaskoak eta sakatu Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Suizidioa, isiltasuna hiltzailea da

Atal honetan gai tabu bat jarri dugu mahai gainean: suizidioa. Egoera larria bezain delikatua da eta garrantzitsua da tratamendu egoki bat ematea, bizitzak daude arriskuan. Suizidioak mindutako pertsonen elkartea da Biziraun eta bertako bi kidek, Nora Gorosabel eta Agustin Erkiziak, beren esperientziak konpartitu dituzte gurekin. Gaia profesionalki lantzen duen Jakobe Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Gaztetxeak, beude

Atal honetan Gaztetxe eta okupazio mugimenduak aztertuko ditugu Baionako Zizpa eta Irungo Lakaxita Gaztetxeetako kasuetatik abiatuta. Guilhem Dacosta Mongabourrek kontatu digu euskararen egoera zail batek baldintzatuta erantzuten diotela hiriaren beharrei, Mikele Eizagirre Etxeberriak, berriz, migrazio mugimenduaren eraginpean. Markel Ormazabalen laguntzari esker, denboran atzera egin eta Euskal Herri mailako ikuspegi zabalagoa jaso dugu, baita etorkizuneko begirada Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Hondarribiko Alardearen arrakaletan

Hondarribiko alardeak bitan banatu izan du herria. Gogoan izango dituzu telebistan eta sare sozialetan hedatzen diren irudi tamalgarriak, Jaizkibel konpainia kale nagusian barrena, plastiko beltzen artean desfilatzen. Ezin bereizi txapel gorridunak eta ertzainak. Urte luzez iraun duen gatazka bat da, baina, badirudi mugiezinak ziruditen aburuak apurka eraldatzen ari direla. Gazte Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Zuen jaia amaitu da

Atal honetan generoak baldintzatutako botere harremanak aztertuko ditugu emakume eta gizon gazte banaren ikuspegitik. Amaia Oulad eta Ander Murua Donostiako Piratetako kideek zintzotasunez konpartitu dituzte bataren ahalduntze eta bestearen pribilegioak. Donostiako Aste Nagusiko abuztuaren 14an Piratek erantzun irmoa eman zioten bezperan -eta aurreko egunetan- gertatutako sexu erasoei. Egun hura gogoratu Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Itsua, ikusi nahi ez duena

Eta gorra berriz entzun nahi ez duena. Jendarteak askotan ez du entzun nahi edo beste alde batera begiratzen du zenbait kolektiboren arazoei bizkarra emanda.  Atal honetan irisgarritasunaren alorretik erreparatu diegu aurrerapen teknologikoei. Hauek sortzen dituzten aukera eta erronkei. Behar bereziak dituzten bi kolektibotako ahotsak bildu ditugu: Joxean Txintxurreta eta Ramoni Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Familia ulertzeko beste modu bat

Heldu da bigarren denboraldia, berrikuntzekin heldu ere! Bipareta sorta berri honetan gai bakarra landuko dugu, bi ikuspuntutatik. Ez dute zertan kontrajarriak izan, gai bera bizitzeko bi modu besterik ez dira izango, betiere lehen pertsonan kontatuta.  Estreineko atal honetan harrera etxeak eta familiak hartuko ditugu hizpide eta Jon Martin, larrialdiko harrera Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Plastikozko planeta eta emakumeen kirola

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Planeta edukiontzi hori erraldoi bat bilakatu dugu eta orain ez dakigu nola eman buelta egoerari. Ozeanoetan plastiko irlak daude, urtero 2 Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Nafarroako bozkaren bilakaera eta sorkuntza terapia gisa

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroako hauteskundeen biharamuna gogorra ari da izaten. Aldaketak ezin izango du aurreko legegintzaldiko formula errepikatu. Hala ere, hainbat irakurketa egin daitezke: Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Nafarroa bidegurutzean eta irudien kanpaina

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.  Lehen pareta: Nafarroa ez da 1933an hego Euskal Herriko estatutua bozkatu zuen hura. Ezta 1978koa ere. Eta aldatzen ari da. Udal eta Foru Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela

Marihuanaren legeztatzea eta bizitza mahai gainera

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.  Lehen pareta: Zertan da Marihuanaren legeztatzea Munduan? New Jerseyko estatuak 2020an erreferenduma egingo du marihuana erregulatzeko eta munduko hainbat herrialdetan aurrerapausuak eman dira. Aitor Gehiago irakurri…

Egilea BiPareta, Orain dela