Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Hirugarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta  2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraituko dute.

Egoera Afektiboa ataleko azken bost galderen emaitzak aztertu dira: 

G11 – Zenbat denbora iraun du zure erlaziorik luzeenak? 
G12 – Harreman irekirik izan duzu inoiz? 
G13 – Zure egungo bikote harremana irekiko zenuke? 
G14 – Zure bikote harremana ireki beharra sentituko bazenu, jakinaraziko zenioke zure bikotekideari?
G15 – Zein da zure iritzia harreman irekien inguruan? 

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast

Zure egungo bikote harremana irekiko zenuke? – Egoera afektiboa III


Kaixomaitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta. Kaixomaitia eta Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude