Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Hamargarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu. Leialtasuna Harremanetan atala aztertzen jarraitzen dugu, sexuinkestaren laugarren eta azken atala.

Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:

G48 –Zure bikotekidea zurekin desleiala izango balitz…
G49 –Sentitu al zara inoiz zure bikotekidea ez den norbaitek bereziki erakarria?
G50 – Zure bikotekidea ez den norbaitekin inoiz izan duzu desio sexualik?
G51 –Izango zenuke harreman sexualik zure bikotekidea ez den norbaitekin, bikotekidearen onespenaren ondoren?
G52 –Zure bikotekideak inoiz jakingo ez lukeela edo zuen erlazioan inongo eraginik izango ez lukeen bermearekin, edukiko zenuke harreman afektibo / sexualik beste pertsona batekin?

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

[Kaixo maitia, zer duzu?] 10 - Zure bikotekidea zurekin desleiala izango balitz...

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast

Zure bikotekidea zurekin desleiala izango balitz… (Leialtasuna Harremanetan II)


Kaixomaitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta. Kaixomaitia eta Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude