Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Hamaikagarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.

Leialtasuna Harremanetan atala aztertzen bukatu dugu, sexuinkestaren laugarren eta azken atala. Eta honekin batera, Kaixo maitia, zer duzu? podcasteko lehen denboraldia itxiko dugu.

Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:

G53 – Zure bikotekideari inoiz desleial izanez gero, eta beste modu batera horren berri jakingo ez lukeela jakinez gero, aitortuko zenioke desleialtasuna?
G54 –Onartuko zenuke, elkarrekin hitzegin ondoren, zeure bikotekideak beste norbaitekin harreman sexualak izatea?
G55 – Aukera hauetatik noiz gertatzen da zuretzat desleialtasuna?
G56 –Uste duzu zeure bikotekidea inoiz desleiala izan dela zurekin?
G57 –Galdetu diozu inoiz zeure bikotekideari zurekin desleiala izan den?

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

[Kaixo maitia, zer duzu?] 11 - Uste duzu zeure bikotekidea inoiz desleiala izan dela zurekin?

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast

Uste duzu zeure bikotekidea inoiz desleiala izan dela zurekin? (Leialtasuna Harremanetan III)


Kaixomaitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta. Kaixomaitia eta Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude