Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Zortzigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandiarekin eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin  2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu. Bizitza Sexuala atala aztertzen bukatu dugu, sexuinkestako hirugarren atalari 3 saio eskainita, eta datozen saioetan Leialtasuna atala izango dugu hizpide.

Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:

G37 – Inoiz izan al duzu harreman sexualik taldean?
G38 – Zein maiztasunekin masturbatzen zara?
G39 – Masturbatzen zarenean, zure bikotekidea ez den pertsona batean pentsatzen duzu?
G40 – Bikotean sexuaz hitz egiten duzue?
G41 – Zuretzat, bikote erlazio bat luzaroan sexurik gabe zenbateraino da eramangarria?
G42 – Zuretzat, sexua maitasunik gabe zenbateraino da eramangarria?

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

Bizitza-sexuala-III-Zein-maiztasunez-masturbatzen-zara2

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast

Zein maiztasunez masturbatzen zara? (Bizitza sexuala III)


Kaixomaitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta. Kaixomaitia eta Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude