Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Bosgarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin  2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.

Internet Bidezko Harremanak atala aztertzen jarraitu dugu, eta bigarren saio honekin itxi dugu atala. Gaurkoan, harremanak egiteko webguneek ligatzen laguntzen ote duten jakin gura izan dugu, baita bertan izena ematen duten euskaldunek webgune horietan zer bilatzen duten ere. 

G18 – Uste al duzu Internetek harremanak errazten / ligatzen laguntzen duela?
G19 – Zer bilatzen duzu harremanetarako webgune batean?

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast

Zer bilatzen duzu harremanetarako webgune batean? (Internet Bidezko Harremanak II)


Kaixomaitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta. Kaixomaitia eta Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude