Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Bosgarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.
Internet Bidezko Harremanak atala aztertzen jarraitu dugu, eta bigarren saio honekin itxi dugu atala. Gaurkoan, harremanak egiteko webguneek ligatzen laguntzen ote duten jakin gura izan dugu, baita bertan izena ematen duten euskaldunek webgune horietan zer bilatzen duten ere.
G18 – Uste al duzu Internetek harremanak errazten / ligatzen laguntzen duela?
G19 – Zer bilatzen duzu harremanetarako webgune batean?
“Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.


Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Spotify Apple Podcast Google Podcast
Zer bilatzen duzu harremanetarako webgune batean? (Internet Bidezko Harremanak II)