Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Seigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin  2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.

Bizitza Sexuala atala aztertzen hasi gara, eta horixe izango dugu mintzagai datozen hurrengo bi saioetan ere. Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:

G24 – Zenbat bikotekide sexual izan dituzu zure bizitza guztian?
G25 – Zenbat pertsonarekin izan dituzu harreman sexualak azken 12 hilabeteetan?
G26 – Batezbeste, zer maiztasunez izaten dituzu sexu harremanak?
G27 – Azken 12 hilabeteetan, izan duzu harreman sexualik lehen aldiz inorekin?
G28 – Zer maiztasunez gustatuko litzaizuke sexu harremanak izatea?
G29 – Noiz izan dituzu azkeneko aldiz sexu harremanak?

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast

(Bizitza sexuala I) Zer maiztasunez gustatuko litzaizuke sexu harremanak izatea?


Kaixomaitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta. Kaixomaitia eta Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude