Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Zazpigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.
Bizitza Sexuala atala aztertzen jarraitu dugu, eta horixe izango dugu mintzagai hurrengo saioan ere. Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:
G31 – Zein da zeure zoriontasun maila momentu honetan zeure bizitza sexualari dagokionez?
G32 – Zein adinekin izan zenuen zeure lehenengo harreman sexuala?
G33 – “Lehenengo gauean” izango zenuke sexu harremanik?
G34 – Pornografia kontsumitzen baduzu, zer maiztasunez egiten duzu?
G35 – Batzuetan, pertsona batzuek sexu harremanak izateko ordaintzen dute. Zuk ordaindu al duzu inoiz?
G36 – Zure sexu bereko pertsonekin izan duzu inoiz harreman sexualik?
“Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Spotify Apple Podcast Google Podcast
Sexu harremanak izateko ordaindu al duzu inoiz? (Bizitza sexuala II)