Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita laugarren saioan, neguko hotza datorrela-eta, bidaia soniko berri bat egin dugu munduan zehar, herri musikak bidaide genituela.

Berrogeita laugarren saioan, herri musikak entzun ditugu, munduari bira emanda. Etxean abiatu eta bukaHabia taldearekin eman diogu bidaiari hasiera, “Animalia naiz eta” laneko kantu bat entzunda, eta Kilimak taldearekin bukatu, “Euskal Herriko runba” aurkeztuta. Gainontzean bizkor-bizkor ibili gara batetik bestera, eta europar, afrikar, asiar eta amerikar hiruna kantu entzun ditugu. Europatik, Suediako Väsen bikoteak, Txipreko Monsieur Doumani hirukoteak eta Bulgariako Eva Quartet ahots laukoteak eman digute aterpe. Oraindik orain ezezagun samarra zaigun ekialdeko musika ezagutzeko aukera ere izan dugu. Batetik, Namgar mongoliarren “Nayan Navaa” lan bikainari esker, eta bestetik bi bildumei esker: 1983-1992 arteko asiar musika elektronikoa eta dance musika dakarren “Naya Beat Volume 1” eta “Henna”Palestinako emakume gazteen ahotsak gordetzen dituena. Afrikari dagokionez, Casamancen, Burkina Fason eta Ugandan izan gara, Maher Cissoko kora jolea, Kandy Guira gaztea eta Rachel Magoola politikaria bisitatzen. Eta Amerikan, Argentinan batetik, Sofia Rei kantariaren “Umbral” lana ezagutzen batetik, eta Kolonbian bestetik. Azken herrialde honetan, AEBetatik bertara arte bizikletan joandako Biomigrant ezagutu dugu, baita Petrona Martinez ere, karibe aldean bullerenge musika jotzen duena.

[Urpeko Bonbarda #044] Munduari biraka
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Munduari biraka [UrpekoBonbarda#044]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude