Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 127. saioan, jazz musikako iazko lanik azpimarragarrienetako batzuk dakartzagu, guzti-guztiak emakumeek onduak, 2023aren laburpen modura.

Kutsu esperimentaleko kantu batek ireki du saioa, Gia Margaret estatubatuarraren pianoarekin, eta antzeko moldean itxi, Martyna Basta poloniarraren “Slowly Forgettin, Barely Remembering” diskoko kantu batez. Meshell Ndegeocello neo soul baxu jolea Brandee Youger jazz harpa jolearekin eta Jeff Parker jazz gitarra jolearekin elkartu da Blue Note zigiluan diskoa plazaratzeko. Eta Camae Ayewa poetak, aka Moor Mother, Irreversible Entanglements boskotea eratu zuen poliziaren bortizkeriaren kontrako musikarien ekitaldi batean, Luke Stewart (baxua), Aquiles Navarro (tronpeta), Keir Neuringer (saxofoia) eta Tcheser Holmes (bateria) musikariekin batera. Laugarren lan luzea dute “Protect Your Light”. Allison Miller bateria joleak ere, Artemis emakume jazz superbandako kidea bera, lan kolektibo ederra du “Rivers in Our veins” egitasmoa; eta beste horrenbeste esango dugu Jane Bunnett kanadar saxo eta txirula joleak kubatar emakume musikariz osatutako Maqueque taldearekin eratutako afrokubatar jazz diskoari buruz ere. Kantariei dagokienez, Cecile McLorin Salvant entzun dugu, “Melusine” iaz 7. lan luzea plazaratu zuena. Baiata Gretchen Parlato ere, zeinak “Lean In” plazaratu duen Herbie Hancocken laguntzaile izandako Lionel Loueke benindar gitarra jolearekin. Eta gainera, Toronton jazz eskolako ahots irakasle eta irrati esatari ere baden Nicky Schrire, iaz “Nowhere Girl” plazaratu zuena. Iazko diskorik onenen zerrendak plazaraten dituzten hedabideetan, eta jazz musikari emakumeek ondutakoen artean, bi nabarmendu dira batez ere, behin eta berriro aipatu baitira: 39 urte baino ez zituela 2022an zendutako Jaimie Branch tronpeta jole sutsuaren “Fly or Die Fly or Die Fly or Die ((Word War))” bata, eta 2022an Jazzaldian jo zuen Lakecia Benjamin saxofoi jolearen “Phoenix” bestea. Bukatzeko, Naissam Jalal musikari frantziar siriarra ere entzun dugu, erritmo arabiar eta afrikarrak jazz moldera dakartzana, txirula joz.

[Urpeko Bonbarda #127] 2023an emakumeak jazzean
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast

2023an emakumeak jazzean [UrpekoBonbarda#127]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude