Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita hamaikagarren saioan, Radiohead taldearen “Ok Computer” diskoak izan zuen eragina aztertu dugu, 25 urte bete berri dituen honetan.

Laurogeita hamaikagarren saioan, Sergio Ariza kazetariak Mondosonoro aldizkarian plazaratutako “La alargada influencia de Radiohead y su `Ok Computer´” erreportajea izan dugu ardatz. Radiohead britainiarren hirugarren lan luzea da “Ok Computer” maisulana, 1997koa; rock musikaren azken disko handia, eta britainiar taldearen bikainena, Arizaren aburuz ondorengo belaunaldietan eragin handiena izan zuena hurrengoa, “Kid A”, izango bazuten ere, 2.000koa. Lan bakoitzeko kantu bana baino ez dugu entzungo. The Beatles taldearekin hasi dugu saioa, Arizaren aburuz “Sgt. Pepper´s Lonely Heart Club Band” harribitxiak XX. mendean izan zuen eraginarekin alderatu baitaiteke “Ok Computer” Radioheadenak XXI. mendean izan duena. Hasieran “Radiohead amerikarrak” deitu izan zituzten Wilco eta R.E.M. taldeen kanta banarekin jarraitu dugu, Thom Yorken taldeak garaikide ez ezik eszenakide ere izan dituztenak, eta hurrengo belaunaldieetan utzitako arrastoa ahotan hartuta, Blur eta Coldplay, britainiar taldeen belaunaldi berriaren ordezkari gisa. Baita Animal Collective eta Vampire Weekend ere, “Ok Computer” eta Radioheaden eragina ez baitzen Britainia Handira mugatu. Sergio Arizaren esanetan “Ok Computer” diskoak gitarren nagusitasunetik askatu zuen rock musika; eta generoaz gaindiko eragina erdietsi. Horrela bada, eta “Kid A” lanarekin Radiohead elektronikara lerratuko zenez, kontrako bidean aurkitu zuten Daft Punk ere entzun dugu, eta Kendrick Lamar rap kantarai itzaltsua, mintzagai dugun diskoak rocketik at ere oihartzuna izan zuenaren frogatzat.

[Urpeko Bonbarda #091] Makinarekin ados
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast

https://open.spotify.com/episode/4yrXUe4egFipyLlw3C0jEG?si=db6d44469d264d21
https://open.spotify.com/episode/2k5WKCxe723kceo0yO0Wvm?si=bcb47d8ae21347d6
https://open.spotify.com/episode/4QDmeBLGum2PHqohRdJUXK?si=1736f0b56deb40d4
https://open.spotify.com/episode/2XwsRCxDBTj7UftblhvOo4?si=54b858bf12e643d5
https://open.spotify.com/episode/2ps7XGhaeNw5X5W3TQrpBl?si=3033aa84bec846d1
https://open.spotify.com/episode/1sq2BempIcEarfQNiPNIDU?si=71fc268e4c294a04
https://open.spotify.com/episode/3a7GzQK1gqa45lvLMqvqnx?si=8a382b4b767b44cd
https://open.spotify.com/episode/6XwZKxSl6tITZzG35zzfje?si=6534fb4dbec24f28
https://open.spotify.com/episode/2hkV3akEHR96AxcixeuuS7?si=26a332136be441e7
https://open.spotify.com/episode/2swVK4FU2q4jtyCyKDjJp6?si=a29dcb11e2544e4a
https://open.spotify.com/episode/11Z48MYpl8W5FhSd6GEmgH?si=f03c1f13cb764ad1
https://open.spotify.com/episode/0Uqcx6SFaLybhRUEHFT1Wz?si=a42d92661b4946c7
https://open.spotify.com/episode/3WjCoZ7UURf4NFDEWkUJlx?si=720049762508475d
https://open.spotify.com/episode/1eNX1U08gJvKFFxOCBmHsz?si=8319b4ef717243fd
https://open.spotify.com/episode/6BtDU5X4adW9YoT8BnzBX4?si=97b211bb847146b4

https://open.spotify.com/episode/0yFriZF7pyaASgvoLvJoNK?si=d1373f2dac5947ad
https://open.spotify.com/episode/4PhSt7dEZOFxbqPPSibKG6?si=876b68f63faf4f86
https://open.spotify.com/episode/4G19sQmDcwN6UguWSEu2wg?si=ec645275f6654b1f
https://open.spotify.com/episode/1rmf7KzkK0mFQXeJDQpafv?si=afbd3550faeb4de0
https://open.spotify.com/episode/5R7U2F5La2IikpMcLXpHii?si=fef1345fccfa4bd8
https://open.spotify.com/episode/3uVr96MPGXczI62RNAbUYn?si=fb4c7f47730e4003
https://open.spotify.com/episode/3FhLP2BJOEJVhhehWCK6cH?si=d0e4fd6bbb274343

Makinarekin ados (Radiohead) [UrpekoBonbarda#091]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude