Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 124. saioan, The Pogues taldea gidatu zuen Shane McGowan zenari gorazarre egin diogu…

Shane McGowanek 66 urte beteko lituzke gaur azaroaren 30ean zendu ez balitz, Eguberri egunekoa baitzen. Londresen jaio eta irlandar diasporari buruzko kantuak folk harrotasunez eta punk izpirituz jo zituen gizonak merezi zuen Urpeko Bonbarda bat. Hasi eta buka, Gabon ahaireak izan ditugu saioan. Shane McGowanek Nick Cave australiarrarekin grabatutako “What a Wonderful World” entzun dugu aurrena, Louis Armstrong jazz tronpeta joleak ezagutzera eman eta makina bat berrirakurketa izan dituena. Eta Kherau bilbotar folk taldeak eman dio bukaera saioari, akaso The Poguesen kantarik ezagunena dugun “Fairytale of New York” moldatu eta euskaraz emanez, 2015ean Bilboko Kafe Antzokian (Amaia Ocerinek bideoan jaso zuena). Gainontzean, The Pogues irlandarren kantuak izan ditugu nagusi, nola ez, eta Shane McGowan taldeko gidari izan zen bitartean plazaratu zuten lan bakoitzetik kantu bana entzun dugu. 1984ko “Red Roses for Me” debutetik hasi eta 1991ko “Hell´s Ditch” lanarekin bukatu, tartean, nola ez, “Rum, Sodomy & the Lash”, “If I Should Fall From Grace” eta “Peace and Love” zirela. The Poguesek beste bi disko ere plazaratu zituen, baina ordurako, eta mozkor kontuak medio, eskatua zioten McGowani taldea uzteko -The Clash-eko Joe Strummer jaunak ordezkatu zuen frontman gisa-. Alta, taldeak ez zuen berriro lehenengo garaian lortutako oihartzuna izan. McGowanek The Popes taldea sortu zuen 90eko hamarkadan, The Pogues utzi eta gero. Egitasmo berriarekin bi disko plazaratu zituen eta guk, lagin gisara, Sinead O´Connor herrikidearekin -aurten zendua hau ere- kantatu zuen “Haunted” entzun dugu. Garai horretakoa da Ian Dury zenaren omenez egindako “Plaistow Patricia” kantuaren berrirakurketa ere. Aparte, Shane McGowanek eta The Poguesek eraginda sortu diren talde ugarietatik bi entzun ditugu. AEBetako Boston hiriko Dropkick Murphys bata, eta debut diskoan “Shane McGowan’s Basque Paddys” jo zuten Bizardunak nafarrak bestea. Bere hileta ospakizunetako irudiak ikustea besterik ez dago herrikideek eta musikazaleek zioten miresmenaz jabetzeko. Bere heriotzak maitasun keinu andana eragin zuen mundu osoan zehar, eta asko izan ziren The Poguesen kantuak jotzera plazetara atera zirenak.

[Urpeko Bonbarda #124] Hagin usteldun Gabonak
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast

Hagin usteldun Gabonak (Shane McGowan gogoan) [UrpekoBonbarda#124]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude