Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita zortzigarren saioan gaia eman digu Britainia Handiko Elizabeth II.aren heriotzak, eta erreginak izan ditugu hizpide.

[Urpeko Bonbarda #87] Elkarlanean

Laurogeita zortzigarren saioan, argitaratzear genuen saioa zokoratu eta atoan berri bat prestatu dugu, Ingalaterrako Elizabeth II. hil dela-eta, erreginei eskainia. The Smiths taldearen hirugarren lan luzeari izena ematen dion kantuarekin hasi gara, jakina: “Erregina hilda dago”, eta Pet Shop Boys bikotearen “Dreaming of the Queen”, britaniar askok partekatu izan duten amets edo guraria jasotzen zuena, erreginarekin bostetako tea hartzea. Britainiar taldeekin jarraituz, baita The Stone Roses eta The Beatles zirenek ondutako kantutxo bana ere, minutu bateko iraupenera heltzen ez direnak biak ala biak, eta soinuz atseginak izan arren kritika gordetzen dutenak. Ingelesa ez beste hizkuntzatan bi kantu entzun ditugu “Ingalaterrako erregina” deiturikoak eta umorez emanak. Bata Philippe Katerine antzezle eta musikariarena, frantsesez; españolez bestea, Murtziako Perro taldeak joa. Elvis Presley rockaren errege deitzen zutela-eta, rockaren erregina izendapena aldarrikatu zuen Little Richard oihulariaren kantu bat entzun dugu. Queen britainiarren eta Queens of the Stone Age kaliforniarren bana, izenean daramatelako erregina. Céu brasildarrak Afrikaren omenez idatzi zuen “Rainha”La Basu rap kantariak “Izotzezko erregina” aurkeztu zigun, eta Antton Valverde bakarlariak “Nafarroako azken erreginak Donapaleun” kantatu, Xabier Leteren hitzekin, aurretik Imanol Larzabalek egin zuen moduan. Punk doinuekin bukatu dugu saioa, Eskorbuto bizkaitar hirukotearen “Adios reina mía” batetik, No Future erromantizismoz emana; eta denok buruan duguna, bere garaian Ingalaterran sekulako kalapita eragin zuen Sex Pistols taldearen “God Save the Queen” bestea.

[Urpeko Bonbarda #088] Erreginak
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast

Erreginak (Elizabeth II.) [UrpekoBonbarda#088]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude