Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcastaren lehen atal honetan, Sexuinkestaren Egoera Afektiboa atalak emandako emaitzak aztertzen hasiko gara Kaixomaitiako Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoarekin.
Egoera Afektiboa ataleko lehen bost galderen emaitzak aztertu dira:
G1 – Bikotekidea baduzu momentu honetan?
G2 – Bikotekidea baduzu, uste duzu hemendik bost urtera bikotekide berarekin jarraituko duzula?
G3 – Non ezagutu duzu zeure bikotekidea?
G4 – 0-tik 10-era, zenbat maite duzu zure bikotekidea?
G5 – 0-tik 10-era, zenbateraino sentitzen zara zure bikotekideak maitatua?
Ikerketa eskuragarri
“Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Spotify Apple Podcast Google Podcast Ivoox
Egoera afektiboa I [Kaixomaitia, zer duzu?]