Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 64. saioan, munduari buelta berri bat eman diogu, urtaro bakoitzeko egin ohi dugunez, 2021 hondarreko eta 2022 hasierako herri musika diskorik bikainenetako batzuekin.

Hirurogeita laugarren saioan, eta tarteka egin ohi dugunez, hara eta hona ibili gara herri musikak lagun. Munduari bira soniko berri bat eman diogu, akaso batzuentzako entzuten gogor samarra bezain aberasgarria izan daitekeen saioan. David Krakauer klarinete jolearen klezmer musikarekin hasi dugu bidaia, eta Afrikan izan gara gero. Mbalax musika jorratzen duen Omar Pene kantariarekin Senegalen, eta aspaldiko erritmoak berreskuratzen Ghanan, 70 eta 80ko hamarkadetan funk musika plazaratu baitzuen bertan Essiebons zigiluak; Ernest Honny musikariarena, berbarako. Kontinente batetik besterako bidean, bi euskal talde ere entzun ditugu: bigarren lan luzea aurkeztu berri duen Baizera! nafarrak, batetik; eta Aita Mari erreskate ontziaren alde kantatu duen Korrontzi bizkaitar taldea, bestetik. Ahotsari presentzia berezia emanez heldu zaigu Puuluup bikote estoniarra; baita jatorriz Iranen jaioa den Mamak Khadem ere. Eta ekialdeko aireak ekarri dizkigute Anatoliako doinuen maitale Rusan Filiztek saz jole kurduarrak zein tsugaru shamisen, hiru sokako folk musika tresna japoniarra jotzea ezaugarri duen Mitsune hirukoteak ere. Bukatzeko, eskarmentu handiko bi emakumerengana jo dugu behin itsasoa gurutzatu eta Amerikara helduta. Brasilen Juçara Marçal entzun dugu kantuan; eta Perun, sasoi betean den Susana Baca erraldoia. Ibilia Small Island Big Song egitasmoak eman digu, Indiko eta Pazifikoko irletako musikak ezagutzera ematen diharduenak. Gaur entzun ditugun lanetako asko Transglobal World Music Chart zerrendari esker ezagutu ditugu.

[Urpeko Bonbarda #64] Beste bira bat
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Beste bira bat [UrpekoBonbarda#064]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude