Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute Kaixo maitia, zer duzu? podcasta, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Laugarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.
Internet Bidezko Harremanak atala aztertu dugu honakoan, datorren saioarekin itxiko dugun atala. Gaurkoan, euskal herritarrok harremanak egiteko webgunerik erabiltzen ditugun jakin gura izan dugu, eta datorren saioan aldiz, ligatzen laguntzen ote duten galdetuko dugu.
G16 – Harremanetarako webguneren batean izena eman duzu inoiz?
“Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin. *Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Spotify Apple Podcast Google Podcast
Harremanetarako webguneren batean izena eman duzu inoiz? (Internet Bidezko Harremanak I)