Asko hitz egiten ari gara egunotan nolakoa izango den itzulera ikastetxeetara irailean. Eta, antza, prest egon beharko dugu edozein unetan beste itxialdiren bat egiteko… Espero dezagun ez izatea horrela, baina, edozein modutara, garbi dago pandemia garaian bizitzen ari garenak arrastoa utziko duela eta normaltasun berrian ez dela aurreikusten eszenatoki bat non ikastetxeek eta irakasleok ez dauzkagun gure proposamen didaktikoak ingurune digitalera egokituta. Gauzak horrela, une ona da, aparteko gogoetak egiteaz gain, urrats horiek nola emango ditugun aztertzeko. Saio honetan lehen urratsaz hitz egingo dugu: plataforma hautaketa.
Jarri kaskoak eta entzun!
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak
[10 minututan] S3-E4 – Urruneko irakaskuntzarako plataformak