Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du kabia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean. Sukaldetik bulegora pasatzeko derrigorrez makurtu behar da koskorrekoa hartu nahi ez baduzu behintzat. Bost axola zion horrek Canori, atezainaren etxearen erdia erosi zuenean. New Yorketik itzuli berria zen, eta EiTBren fikzioetako gidoien ordainsariarekin lortu zuen etxea erostea. Zenbat aldatu diren gauzak kamarada.

[Barruan Gaude] Harkaitz Cano - Lau urteko proiektu bateko lehen urtean bizi da

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

zuzeu podcast

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude