Itziar Ituño

Itziar Ituño – Bizitzan errebeldea, fikzioan polizia

Itziar Ituño aktorea da. Goenkalen egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain ‘La Casa de Papel’ telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Ateak zabaldu dizkigu… + + + Spotify     Apple Podcast    Google Podcast    Ivoox ZUZEU PODCAST (((podcast.eus))) Gure proiektua zu gabe Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Joxe Mari Agirretxe – Irriaren militantea da

Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirrutx eta Porrotx hirukotean. Azkenean Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Luistxo Fernandez – Bera da Spartacus

Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, Codesyntax sortu zuenean lagun batzurekin batera. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai ez espero zurikeriarik haren partetik. ‘Etxepare Porno. zibernetika euskaratzeko metodoa’ liburua idatzi zuen 1998ean, eta Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Beñat Sarasola, liburu bakoitzak du bere tokia

Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian. Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik.  Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada donostiarra. Poesiatik eleberriaren jenerora egin du salto ‘Deklaratzekorik ez’ (Susa, 2019) lana ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Arantxa Iturbe, irratia etxe

Euskadi Irratiko uhinetan entzuten da Arantxa Iturberen (Alegia, 1964) ahotsa 80ko hamarkadatik. Bere etxera gonbidatuko gaituen galdetu eta erantzun digu erredakzioa dela bere kabia. Iturbek dio, mikrofono, estudio eta bulego arteko leku hori duela etxetzat aspaldidanik. Kultura maite du eta berau egin du ogibide, irratian eta idazle gisa. Entzule fina Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Rafa Rueda, akorde minor baten ostean

Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari baitaramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetariko batda mungiarra. PiLT metal talde ospetsua sortu zuen 1992an eta bakarka diskografia oparoa osatu du Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Joserra Senperena – Doinuen alfabetoan idazten du

Joserra Senperena (Donostia, 1965). Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, badaezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. ‘Existentzia minorrak’ bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Izaro Andrés, limoiari kosk!

Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du ‘Invierno a la vista‘ 2020ko urtarrilean kaleratuko duen ‘Limones Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Juanan Larrañaga, Loiolako futbolaria

Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estrenatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Josebe Blanco, Pikunietako artzaina

Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina. Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ikuiluko ateak Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Mikel Urdangarin – Margolariaren semea

Bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten kabira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek. Mutsumi Aragaki okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo moduko bat) lepoan hartuta, zornozatzarrarekin doinuak trukatzeko asmoz. Musika ogibide egiteko erabakia Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Harkaitz Cano – Lau urteko proiektu bateko lehen urtean biziz

Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du kabia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean. Sukaldetik bulegora pasatzeko derrigorrez makurtu behar da koskorrekoa hartu nahi ez baduzu behintzat. Bost axola zion Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Mikel Iturria – Ortiz, Chirbes eta oinarrizkora bidaia bat

Oinarrizkora itzulera aldarrikatzen du Mikel Iturriak (Irun, 1968). Donostiako Antiguan bizi da eta eibarnauta elastikoarekin dabil sareetan. Lehenengo euskal blogarien artean da, ‘Harrikadak‘ (Pedradas gaztelaniaz) bitakorarekin. Orain liburu-denda idenpendienteetan bira egiten dabil ‘Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista’ (Ediciones Akal, 2019)  liburua aurkezten. Bertan kazetari ezagunaren artikuluak bildu ditu. Atea zabaldu Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Eneko Sagardoy – Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia

Bilbon bizitzen 2 hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoy–k (Durango, 1994). HBO ekoizten ari den ‘Patria‘ telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian. Ez da gutxiagorako, izan ere, ‘Handia’ filma egin eta Goya saria Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Imanol Agirre – Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta

Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran. Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko kultur Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Begoña Del Teso – Banpiroak, Morante de la Puebla eta basurdearen hozkada

Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begoña Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu jada, baina, ez du grabagailurik erabiltzen. Banpiroen zale amorratua da eta zezenketak maite ditu: “Okerrago oraindik, Morante de la Puebla gustatzen zait”, dio. Aitzitik, bandera Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Iratxe Fresneda – Irudien absolutismoaren aurka

Irudiak, argia eta kontaerak ditu aztergai Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) EHUko irakasleak. Ikusentzunezkoak ikertzen ditu. Lars Von Trierzinemagilearen lanetan agertzen diren emakumeen estereotipoak aztertu zituen bere doktore tesian. Danimarkarrak eraman du, nolabait, iparraldeko herrialdeetan ekoizten diren lanen lorratzera, eta hortik ekarri du Lurralde hotzak (Cold Lands) bere azken zinta. Youtube ez zaio gehiegi interesatzen, Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Alain Urrutia – Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza

Berlin hiri berreraiki bat da. Bigarren mundu gerrako arrakalak eta zauriak ikusi eta ukitu daitezke oraindik bertan. Haietako batean egin du kabia Alain Urrutiak (Bilbao, 1981). Euskal arte eszenan diztira gehien egiten duen argietako bat da bera. Londresetik Berlinera mugitu du estudioa, eta Espainiar Estatuko bi galerista ezagunekin dabil lanean. Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Miren Arzalluz – Modaren hirian enbaxadore

Pariseko Palais Galliera modaren museoko zuzendaria da Miren Arzalluz. Historia ikasi zuen lehenik, nazioarteko politika gero eta azkenik modara bideratu zuen bere ikasketa prozesua. Modak txunditzen du, eta batez ere, janzkerek atzean ezkutatzen dituzten sekretu, kontu eta istorioek. Bere aita Xabier Arzalluz da, Euskal Herriko politikak azken hamarkadetan izan duen ikono Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Lander Arretxea – Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?

Milenial belaunaldiko gazte bat da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeu bertan aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako ‘Ekografiak’ zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikusentzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Gehiago irakurri…

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Ilaski Serrano – Euskal musikarien bidaia laguna

Herri txikia du ihesbide. Gotorleku batzutan, lasaitasun urmael bestetan. Eta hiria du lantoki, gozagarri. Bizi osoa sinisten duen horretan lanean darama Ilaski Serranok, eta 90. hamarkadan musikari eta banda askoren hasieretan parte hartu zuen. Euskadi Gaztean lehenik, eta ETB1ean gero. Bere etxeko maratilan giltza sartu eta atea zabaldu digu.

Egilea Barruan gaude, Orain dela

Zer demontre da podcast bat?

ZuZeu Podcast plataforma sortu dugu eta honakoa da gure 0. kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean oran podcasten munduan dabil buru Gehiago irakurri…

Egilea zuzeu podcast, Orain dela