Atal honetan generoak baldintzatutako botere harremanak aztertuko ditugu emakume eta gizon gazte banaren ikuspegitik. Amaia Oulad eta Ander Murua Donostiako Piratetako kideek zintzotasunez konpartitu dituzte bataren ahalduntze eta bestearen pribilegioak. Donostiako Aste Nagusiko abuztuaren 14an Piratek erantzun irmoa eman zioten bezperan -eta aurreko egunetan- gertatutako sexu erasoei. Egun hura gogoratu dugu salatzearen -judizialki edo ez- garrantziaz hausnartzeko. Patricia Martinez de Musitu Bilboko Ertzain-etxeko Ikerketa arduradunak eta Pilar Ibazeta Donostiako Udaleko genero indarkeriaren programako arduradunak ere parte hartu dute erreportajean. 

Jarri kaskoak eta sakatu play!

[Bipareta] Zuen jaia amaitu da

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

zuzeu podcast - podcast.eus

Harpidetu eta entzun zure audio plataforman


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude