Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita hamazortzigarren saioan telefonoa izan dugu joka kantuetan…

[Urpeko Bonbarda #098] Telefonoa joka

Laurogeita hamazortzigarren saioan, telefonoa joka izan dugu Urpeko Bonbarda osatzeko hautatu ditugun kantuetan. Gatibu taldearen debut laneko “Musturrek sartunde” entzunez abiatu dugu saioa, telefono dei batek aktibatu eta beste batek desaktibatzen baitu kantuko istorioa. Eta Debbie Harry entzun dugu gero, dei diezaiogun erreguka, Blondie taldeak hego amerikar herrialdeetako propio gazteleraz grabatu zuen bertsioan, “Call Me/Llámame”. Eta Lady Gaga eta Byoncek “Telephone” kantatu digute, printzipioz lehenak Britney Spearsek kanta zezan idatzi zuen kantua, eta azken honek baztertu zuena. Kraftwerk elektronika talde aitzindariaren “The Telephone Call” kantuan garrantzia berezia hartzen du telefonoaren tonuak, baita Electric Light Orchestra britainiarrenean ere; AEBetan arrakasta handia zutela-eta, bertako telefonoaren tonua grabatu baitzuten “Telephone Line” kantuan. 1959an Buddy Holly eta Ritchie Valensekin batera hegazki istripuz hil zen The Big Bopper rock izarrak elkarrizketa bat antzeztu zuen “Chantilly Lace” abestian, eta beste horrenbeste egin zuen Loretta Lynn eta Conway Twitty bikoteak, lehenak kantatuz eta besteak hitz eginez. Ian Svenonius kantari zuen The Make Up taldeak “Hey Joe” herrikoiari egindako berrirakurketan ere, kantuaren erdian, bada telefono bidezko elkarrizketa bat. Emakume batek Mexikotik etxera itzul dadila eskatzen dio Joeri. Bukatzeko, The Kinks kaliputsuek XIX. mende bukaeran linea bakar batekin lagun askori zerbitzua emandako “Party Line” delakoak aurkeztu dizkigu, eta The Replacements kultuzko taldeak erantzuten zaila den galdera luzatu: Nola esan bakarrik zaudela erantzungailu automatiko bati? Bere aldetik, Juan Carlos Perezi komunikatzen eman dio Itoiz taldearen “Telefonoan”.

[Urpeko Bonbarda #098] Telefonoa joka
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast

Telefonoa joka [UrpekoBonbarda#098]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude