Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 6. atal honetan, lehen aldiz, sarritan erabiliko dugun moldean antolatu dugu podcasta, lan berriak aurkeztu, zaharrak berreskuratu eta moldaketaren bat emanda.
Seigarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu lehen aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi: Arima Soul laukote berriaren Ep homonimoa, egitasmoaren sortzaile Lidia Insaustik eta Makalak aurkeztuko digutena, bakoitzari bere aldetik egindako elkarrizketatxoari esker. Eta gainera, Foo Fighters taldearen “Medicine at Midnight” zein The Pirouettes bikotearen “Equilibre” lanetatik ere lagin bana entzungo dugu.
Aspaldiko doinuei dagokionez, efemerideak medio gaurkotako bi talde eta bakarlari bat. Batetik, The Beatles taldea, 1963ko otsailaren 11n grabatu baitzuen lehen lan luzea izango zuen “Please, Please Me” diskoa, eta urte bete geroago, otsailaren 11n joko baitzuen lehen aldiz AEBetan zuzenean, Washington hirian. Bestetik, Gene Vincent rockabilly musikaren aitzindari izan zenaren kanturik ezagunena berreskuratuko dugu, “Be Bop a Lula”, 1935eko otsailaren 11n jaio zelako, eta The Supremes taldearen kantutxo bat, hirukoteko kide Mary Wilson otsailaren 8an zendu baitzen.
Bukatzeko, mailegatutako kantua, kasik derrigorrez hautatu behar izan duguna: Xabier Lete zenaren “Gizon arruntaren koplak”, Chill Mafiak “Gazte arruntaren koplak” bihurtua, trap moldean eta arrakasta handiz, ikamikak tarteko.
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Soinu berriak, zaharrak & mailegatuak I (Arima Soul) [UrpekoBonbarda#006]
Soinu berriak, zaharrak & mailegatuak I (Arima Soul) [UrpekoBonbarda#006]