ZuZeuko Bipareta saioa Amaia Chocarrorekin…
Hezkuntza sexual formal bat izatea ia pribilegio bat da egun. Ikastola bakoitzaren eskuetan dago honen eskaintza, eta larri eskasa izaten da gehienetan. Hamasei urtetan zehar, hiru aste soilik eskaintzen badiougu, ezinezkoa da inolako sakontasuna bermatzea. Bermatu daitekeen bakarra, honek eragina duela guztion etorkizunean; izan ere, sexualitatea ez da soilik harreman sexualei buruz hitzegitea, hori baino askoz gehiago da. Sexualitatea, nor bere ezagutzan, identitatean, errespetuan, plazerrean, nahietan, osasunean, desiran, eta besteekiko erlazioetan oinarritzen da. Gaurko atalean, sexualitatearen inguruko egoera mahaigaineratuko dugu, Bea Sever, sexologarekin eta Ander Lacalle, aktore eta hezitzaile sexualarekin. Kaskoak jarri eta sakatu play, hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod
Entzun zure audio plataforman
Spotify Apple Podcast Google Podcast
(((podcast.eus)))
[BIPARETA] Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin)