XIX. mendean bolo-bolo zebilen Sacamantecasen kondaira, bere biktimak hil eta ondoren koipea ateratzen zien gaizkile doilarrarena… harik eta Donemiliagan kondaira gorpuztuko zuen gizon bat jaio zen arte. Ezagutu serieko hiltzaile arabarraren historia bere alabaren ahotik…
ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako fikziozko saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko historiako gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu. Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen eta Beñat Hach Embarek hartu zion lekukoa ondoren. Orain fikziozko podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat eta gaizkile bat ezagutuko dituzu, eta horrekin batera, atzetik daukaten abestia. Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN.Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak ere Jon Basaguren, Libe Garcia de Kortazar eta konpainia sortu duen kanta ederrarengatik.
Ekoizpena: ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Hach Embarek
Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza
Grabaketa, edizioa eta musika konposaketa: Iñigo Etxarri (IN estudioa)
Abestia: “Orri galduetan natza” Musika eta hitza: Pasadena (L. García de Cortazar, J.Basaguren) Ekoizpena eta nahasketa: Gakobeltz Hit Faktoria (J. Baleztena, M. Narbaiza) Masterizazioa: Jonan Ordorika
Ahotsak: Margari Altolagirre, Nagore Irizar, Arantxa Moñus eta Kiko Jauregi
….