Atal honetan elikadura desoreken unibertsoan murgilduko gara anorexiaz gaixotuta egon ziren bi testigantzetatik abiatuta. Geroz eta kasu gehiago ematen ari dira eta jende gazteagoarengan, gainera. Itxaro Mendizabal 15 urterekin hasi zen lehen sintomak azaleratzen eta bizitza erdia gaixo eman duen arren, garaitu du borroka. Maria Zunzunegik ere anorexia izan zuen eta bere esperientzia pertsonala profesionalki baliatu du. Elikadura nahasmenak dituzten gaixoekin egiten du lan psikologo gisa. Hitzen garrantziaz eta heziketa emozional baten beharraz mintzatu zaizkigu, besteak beste.
Jarri kaskoak eta sakatu play!
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod
Entzun zure audio plataforman