Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 122. saioan palestinar musika eta Palestina mintzagai duten kantu zerrenda bat dakar, elkartasun keinu xume gisa.

Lourdes Iriondo urnietarraren aspaldiko kantu bat entzunez abiatu dugu Urpeko Bonbarda, 1968an Belter etxearekin plazaratu zuen Ep-tik jasotako “Ene herria”. Poema judutar bati musika jarri, eta urnietarra Gazaz mintzo dela dirudi. Iriondoren kantua, eta beste asko, Badok atariak aipatu zituen, Israelek Gazari erasoa jo berritan, Twitterren egindako txio-katean. Kantuetan, eta orain arte ezer gutxirako balio izan badu ere, euskaldunen elkartasuna jaso dute palestinarrek. Horren isla, Xabi Aburruzaga trikitilariaren “Non da Palestina?” eta Xiberoots reggae taldearen “Palestina” ere entzungo ditugu. Talia Lahoud ez da palestinarra, Libanokoa baino. Arabiar herrialdeetan ondo ezaguna den “Helwa Ya Baladi (My Beautiful Country)” kantua joz entzungo dugu,  jatorriz Dalila kantariak 1979an Egipto jaioterriari eskaini zion abestiaren moldaketa. Bere aldetik, Venezuelako kultur ministra ordea da Rodbexa Poleo, eta palestinarren aldeko “Clamor por los pueblos” manifestuaren kantaria, hip hop abeslaria baita bera. Arabieraz kantuak entzuten hasita, zenbait musikari palestinar ere aurkeztu ditugu, boga-bogan diren soinuak jorratzen dituen Elian Amer Marjieh, Elyanna gaztearekin hasita. Palestinar txiletar artista AEBetan eta Kanadan jotzekoa zen, baina bertan behera autzi du bira, bere herriak bizi duen sarraskia dela-eta. DAM taldea Tamer eta Suhell Nafar anaiek sortu zuten Mahmoud Jreri lagunarekin hirukotea osatuta. Hip hopa egiten dute, eta Euskal Herrian izanak dira Fermin ¨Muguruzarekin bat, BEC aretotzarrean, 18/98+ auzia bertan behera uzteko eskatzen zuen jaialdian. Musikalki klasikoagotzat jo ditzakegu Amal Murkus, Mercedes Sosa, Joan Baez eta antzeko nazioarteko izarrekin kantatu izan dueña; eta Kamilya Jubran ere, bi hamarkadatan zehar Sabreen taldeko kide izan den laud jolea. Arestian aipatutako musikarietako batzuk Fermin Muguruza eta Jabier Corcueraren 2009ko “Checkpoint Rock” dokumentalak aurkeztu zizkigun -Youtuben duzu ikusgai, lagun-. Filmaren soinu bandan Manu Chao itzaltsuak ere hartu zuen parte, zerrendara gehitu dugun kantuarekin. Bukatzeko, besteak beste “Amelie” eta “Goodbye Lenin” filmeen soinu bandez arduratu zen Yann Tiersen entzun dugu, 2010ean plazaratu zuen “Palestine” kantuan.

[Urpeko Bonbarda #122] Palestina
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast

Palestina (elkartasunez) [UrpekoBonbarda#122]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude