Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hamaikagarren saioan honetan, 2021ean mende erdi bete dituzten lan diskografiko bikain batzuk ekarri ditugu gogora.

Mende erdi atzera (1971ko uzta)

Hamaikagarren saio honetan, aurten 50 urte bete dituzten diskoetan jarri dugu arreta; 1971 urte bikaina izan baiten musikagintzan, eta ez bakarrik rock doinuei dagokienean. Tropikoan abiatu dugu saioa, Cheo Feliciano puertoricarraren “Cheo” lanarekin aurrena, eta Chico Buarque brasildarraren “Construçao” diskoarekin gero. Joni Mitchell kanadiarraren “Blue” ezagutu ostean, dantzan jarraitu dugu Funkadelic taldearen “Maggot Brain”, Elton John piano jotzailearen “Madman Across the Water”Marvin Gaye soul kantariaren harribitxi “What´s Going On” zein Isaac Hayes zenaren “Shaft” bikoitzetik kantu bana entzunda. Bukatu aurretik, rock doinuetara lerratu eta Edgar Winter´s White Trash taldearen lan homonimotik, The Who laukote zirraragarriaren “Who´s Next” eta Jethro Tull taldearen “Aqualung” goraipatutik ere kantu bana hautatu dugu. Saioa ixteko, Benito Lertxundi gazte gaztea zeneko lehen lan luzea ere, “Ez dok amairu”, izan dugu entzungai. Gaurko saioan, Carlos Marcos kazetariaren “20 discos memorables que cumplen 50 años en 2021” (El País) artikuluak lagundu digu musika aukeraketa egiten.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast     Ivoox

Mende erdi atzera (1971ko uzta) [UrpekoBonbarda#011]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude