Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita hemeretzigarren saioan, Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 500 Kanturik Onenen zerrendaren atal bati erreparatu diogu; azken hamarkadan sortu eta bertan ageri diren kantuengan jarri dugu arreta.

Hogeita hemeretzigarren saioan, eta zerrendak ez hanka ez buru ez duen arren, Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 500 Kanturik Onenen zerrendari so jarri gara, eta bertara gehitu dituzten azken hamarkadako kantuekin osatu dugu gaurko zerrenda, hau da, 2011tik hona ondutakoekin. Orokorrean, gazte beltzek sortutako hip-hop doinuak dakartzagu batipat, bost gizonek eta zazpi emakumek onduak. Saioa gozo-gozo abiatu dugu Childish Bambino artista polifazetikoaren “Redbone”-rekin, eta antzera bukatu, bare-bare, Frank Ocean kantariaren “Thinkin Bout You” kantuarekin. TikTok plataforman biralizatutako bideoei esker sona irabazitako kantuen presentzia ere esanguratsua da zerrendan, eta bertan dira Lil Nas X, Megan Thee Stallion -iazko kantu batekin!- eta Lizzo raperoak. Baita beraien sorkuntzak sarean eskegi eta ospetsu egindako The Weeknd eta talentu handiko Billie Eilish ere, “Bad Guy” kantutzarrarekin. 2015eko “To Pimp a Butterfly” harribitxiari esker, bere belaunaldiko raperorik bikainenetakoa den Kendrick Lamar ere ez da falta zerrendan, ezta Azealia Banks-en “212” single harrigarria ere. Hedabideetan asko aipatu da Rolling Stone aldizkariko Inoizko 550 Kanturik Onenen zerrendaren berritzean regetoia kontutan hartu izana -kontutan hartu erabat AEBetara begira egindakoa dela-. Horrexen isla, Cardi B-ren “I Like It” dakargu, Pete Rodriguezen “I Like It Like That” boogaloo klasikoa sanpleatzen duena. Eta AEB-z kanpoko bi emakume zuriren kantu bana: Carly Rae Jepsen kanadiarraren “Call Me Maybe”, jatorriz folk kantu bezala ondua, eta Zelanda Berriko Lorde-ren “Royals”, azken hamarkadako kantuen artean zerrendan goren dagoena, 30. tokian.

[Urpeko Bonbarda #039] Onenetan berrienak
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Onenetan berrienak [UrpekoBonbarda#039]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude