Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita laugarren saio honetan, OLATZ SALVADOR musikaria elkarrizketatu dugu.
Hogeita laugarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu seigarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, OLATZ SALVADOR bakarlaria izan dugu protagonista, elkarrizketa bidez “Aho Uhal” aurkeztu baitigu, zuzenean jotzen dabilena. Gainera, eta etxekoekin jarraituta, “Mendaro Feddler” ere entzun dugu, Audience gernikarren “Tolesdurak” disko bikoitzetik atera dugun singlea. Nazioarteko lan argitaratu berriei dagokionean, bi entzun ditugu. The Reigning Sound garage rock taldearen “A Little More Time With” diskotik hautatutako kantu bat, eta Amadou et Mariam afrikar izarrek Sofi Tukker bikotearekin elkarlanean aurkeztu berri duten “Mom Cheri” single dantzagarria. Atzera begirakoan, bi artistari erreparatu diogu. Beck kaliforniarrari, ekainean 25 urte betetzen direlako “Odelay” plazaratu zela, eta Amaia Zubiria abeslariari, Adarra Saria jasoko duela-eta aspaldiko partez zuzenean izango baitugu kantari.Bukatzeko, moldaketen atalean, Boris Vian zenaren “Le Desérteur” kantu antimilitarista sonatua entzungo dugu, jatorrizkoa frantsesez aurrena, eta euskaraz gero Ibon RG musikariak emana, Koldo Izagirreren itzulpenari esker. Eta Carlos Tena kazetariak lan honi buruz Kafe Aleak liburuan esandakoak ezagutaraziko ditugu.
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Google Podcast Ivoox
Olatz Salvador [Urpeko Bonbarda #024]