Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Aurkezpenean, lagunak gonbidatu eta etxe atariari bueltatxo bat eman genion. Orain,  pandemiak pandemia eta 2020 madarikatua atzean utzi dugula ospatzeko, munduari buelta ematen ausartu gara.

Motxila lepoan hartu eta abiatu gara, ez bakarrik baina, eta 2020an herri musiketan lan nabarmenduak plazaratu dituzten musikariak izan ditugu bidaide. Etxean hasi dugu bidaia, Bizkaian, Korrontzi eta Xabier Amurizarekin. Balkanetan Dzambo Agusevi Orchestra mazedoniarra genuen zain, eta greziar muga gurutzatuta, Stratis Skarakis arrabita jolea Kretan. Afrikan bi sartu irten egin ditugu. Aurrenekoan Niqolah Seevarekin egon gara Magreben, eta Nahawa Doumbiarekin Malin. Bigarrenean, paraje berdinetan bada ere, egun bogan diren soinuen peskizan izan gara; elektronikoak Ammar 808 tuniziarrarekin eta trap erritmoak Bamakon, Casha kantariarekin. Ipar Amerikara jo eta hegoaldeko soinuak entzun ditugu, Los Mocosos AEBetan eta Lido Pimienta Kanadan bizi diren arren, karibear eta kolonbiar jatorria baitute, hurrenez hurren. Asian, Yukihiro Atsumi gitarra jole klasikoa entzun dugu, eta Mongolian Khusugtun taldea. Azken hauek bezala, ahotsen erabilera harrigarria egiten dute Zedashe abesbatza georgiarreko kideek ere. Etxera bueltan, Baxe Nafarroan bukatu dugu, Izarrak taldearekin. ** Bonbarda honetan entzun ditugun soinu guztiak, Euskal Herrikoak salbu, iazko onenen zerrendetan ageri dira MagnetMagazine, Mondosonoro, PopMatters eta Mundofonias hedabideetan, besteak beste.

zuzeu podcast

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast     Ivoox

[Urpeko Bonbarda] Hobe zerotik hasi


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude