Gipuzkoan garroteaz heriotzera kondenatu zuten azken gizasemearen istorioa kontatzen du honako kapituluak. Azpeitiko plazan akabatu zuten Joxe Frantzisko Tejeria, bere emaztearen eta alabaren aurrean. Juan Mari Zubizarreta, Azkoitiko Etxeberritxo baserrian jaiotako bertsolaria ere bertan zen. Eta gizon haren desgraziaz gaurdaino iritsi zaizkigun bertsoak idatzi zituen; bikainki abestu ditu Rafa Ruedak, kapitulu honetarako espreski. Aiako Muatz baserrian gertatu zen dena, eta herrian zauri sakona utzi zuen, gaur ere irauten duena. Heriotzak uzten duen lorratzari segi eta gertatu zena eta zitekeena kontatuko dizugu.
Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen eta Beñat Hach Embarek hartu zion lekukoa ondoren. Orain fikziozko podcast bihurtu ditugu Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.
Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak.
…
Ekoizpena: ZuZeu Podcast, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Hach Embarek
Edizioa eta soinu diseinua: Iñigo Etxarri eta IN estudioa
Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza
Abestia: Rafa Rueda
Ahotsak: Joseba Sacristan, Nagore Irizar, Mikel Garmendia, Ramon Zalakain, Mikel Fernandez, Iñaki Beraetxe, Aner Narbaez, Klara Badiola, Xabier Alkiza, Aintzane Krujeiras, Joxe Kruz Gurrutxaga, Kiko Jauregi
…
Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.