Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita hamazortzigarren saioan, Rock en las Américas twitter kontuak egindako galderak izandako erantzunekin osatu dugu saioa: “¿Cuál es la canción de rap latinoamericano más importante de la historia?”. 

Berrogeita hamazortzigarren saioan, latinoamerikar rapak eman dituen kanturik gogoangarrienak ezagutu ditugu, zaleek beraiek horrela hautatuta, Rock en las Américas kontuaren galderari erantzunez. Lehen hip hop kantutzat hartzen bada Sugarhill Gang taldearen “Rapper´s Delight”, honen bertsioa dugu Perucho umoregile venezolarraren “La cotorra criolla”, 1981ean plazaratua, gazteleraz kantatutako lehen rapa. Honexek ireki du Urpeko Bonbarda, eta beste moldaketa ezagun batek itxi, Wilfred y la Ganga puertorikoarraren “Mi abuela”, Will Smithek The Fresh Prince of Bel-Air telesail entzutetsuaren sarreran kantatzen zuenaren bertsioa. Txiletik rap eszenatik Tiro de Gracia eta Makiza entzun ditugu, azken hau Ana Dijoux kantari ezagunaren hastapenetako banda. Eta “zein da rap latinoamerikarraren historiako kanturik garrantzitsuena?” galderaren erantzunetan apenas agertzen denez emakume kantaririk, Actitud María Marta argentinar hirukote borrokalaria gehitu dugu zerrendara. Baita Orishas kubatarrak ere, milurteko berriaren hasieran zuzenean ere gozatu genituenak. Actitud María Marta bezala, argentinarra da “Abarajame” kantuarekin aipamen ugari jaso dituen Illya Kuryaki & The Valderramas bikotea ere. Eta mexikarra Control Machete, “Comprendes, Mendes?” kantuarekin aipamen gehien jaso dituena, 18. Hauekin batera beste puertorikoar bikote bat aipatuko dugu, Calle 13, akaso guztietan ospetsuena, mundu mailako oihartzuna erdietsi baitu erritmoz izugarri aberatsa duten reggetoiarekin. Eta dozena osatzeko, beste hiru kantu: Peyote Asesino uruguayarren zein Alcolirykoz kolonbiarren bana, eta gaurkoan gazteleraz kantatua ez den bakarra azkena, Racionais Mc´s brasildarrena.

[Urpeko Bonbarda #058] Latinoamerikar rapa
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Latinoamerikar rapa [UrpekoBonbarda#058]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude