Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita seigarren saioan, Berria, zaharra & mailegatua formatua berreskuratu dugu, eta Kilimak taldeko Agus Garmendia elkarrizketatu.

Berrogeita seigarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu zazpigarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, KILIMAK hernaniar seikotea izan dugu protagonista, elkarrizketa bidez “Euskal Herriko runba” (Baga-Biga, 2021) aurkeztu baitigu bertako abeslari Agus Garmendiak. Gainera, eta etxekoekin jarraituta, Nikotina egitasmoaren “Nirbana” bigarren diskoko kantu bat eta Pasadena talde berria ere aurkeztu ditugu, azken hau Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren eta Libe Garcia de Kortazar bikotearen eskutik. Eta berritasunekin jarraituz, Cat Power bakarlariaren “Covers” aurkeztu dugu, bertsioz osatutako diskoa, eta The War On Drugs taldeak aurten plazaratu duen “I Don´t Live Here Anymore”. Atzera begirakoan, 1971ko azaroari begira jarri gara, justu orain 50 urte eta egun gutxiren buruan, Pink Floyd, Yes eta Led Zeppelin taldeek rock musikak mugarri izan dituen lanak plazaratu zituzten-eta. Bukatzeko, moldaketen atalean, Eskorbuto hirukotearen “Cerebros destruidos” punk klasikoa entzungo dugu, jatorrizkoa aurrena, eta euskaraz gero, autoharpaz eta ahotsez Eneritz Furyak emana: “Burmuin suntsituak”.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Kilimak [UrpekoBonbarda#046]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude