Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hirurogeita hamargarren saioan, eta Enderrock aldizkaria lagun, katalanez kantatzen duten musikarien iazko lanik nabarmenenak ezagutu ditugu.

[Urpeko Bonbarda #70] Katalanez

Hiruroteita hamargarren saioan egungo musika eszena kataluniarra ezagutu gura izan dugu, edo zehatzago, katalanez emandako musikari erreparatu diogu, Enderrock aldizkaria ardatz hartuta. 2021eko lanik onenen zerrendatik hautatutakoak dira entzungai izan ditugun talde guztiak. Iazko diskorik onena La Ludwig Band taldearen “El fill del rei” izendatu zuten, arrastan emandako ahotsez eta irudi onirikoz josia. Quim Carandell kantari duen gironar taldeak bezala, Ludwig Van Beethoveni egiten dio erreferentzia Mazoni bakarlariak ere, “Ludwig” deitzen baita iaz plazaratu zuen diskoa. Jaume Pla dugu Mazoni goitizena darabilen musikaria, lana berria alemaniar konpositore handiaren piezen samplerrekin osatu duena. Gure artean aurrekoak baino ezagunagoa da La Fumiga valentziar taldea –“Sokatira” izeneko single bat plazaratu zuen 2018an-. Iaz “Fotosintesi” izeneko diskoa plazaratu zuen, besteak beste Zoo taldearen partaidetzarekin. Azken hau da, Enderrock aldizkariaren aburuz, katalanez kantatzen dutenen artean 2021eko artistarik onena. Fermin Muguruza, Xabi Arakama eta Zo-Zongorekin “Karrer de l´amargura” plazaratu zuen Zoo taldeak “Llepolies” lan luzea plazaratu zuen iaz -goxokiak-. Iazko pop-rock diskorik onena Oques Grasses bartzelonarren “A tope amb la vida” baikorra izan zen Enderrock aldizkariaren aburuz; Caïm Riba bakarlari Balearraren “Llunas de Plutó” kantautore diskorik onena -zendu berria den Pau Riba handiaren semea-; Extraño Weys egitasmoaren “Rodrigo Laviña y su combo” hip-hop disko sofistikatua musika urbanoen diskorik onena; The Tyets bikotearen “Animalari urbá” harrigarria famili diskorik onena, Enric Larreularen poemak musikatzen dituena; eta Maria Hein mallorcarraren debuta, “Continent i contingut”, artista agertu berririk onena. Sari gehiago ere ematen ditu Enderrockek, katalanez ez beste hizkuntza batean kantatutako lanik onenari edo folk diskorik onenari, besteak beste, bainan ez ditugu hautatu Urpeko Bonbardan. Gainera, etxealdian sortu eta Bartzelonako teilatu batean egindako bideoei esker atoan arrakasta erdietsi zuen Stay Homas hirukotea ezagutu dugu “Agua” Epko kantu bat entzunda, eta gauza bera egin dugu Joan Dausa bakarlariaren “Ho tenim tot”; eta El Petit de Cal Eril kantariaren “N.S.C.A.L.H” lanekin ere, azken hau Joan Pons leridarraren egitasmoa, sikodelia ukituak dituen folk-rock akustikoa. Bukatzeko, Clara Peya gironar piano jolearen “Periferia” eta folk doinuak zein esperimentazioa dakartzan Tarta Relena bikotearen “Fiat Lux” ezagutu ditugu.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast

Katalanez [UrpekoBonbarda#070]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude