Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirrutx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?

Joxe Mari Agirretxe

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

zuzeu podcast

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus.

Luistxo Fernandez podcast – Bera da Spartacus


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude