Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hamargarren saioan, monografikoa eskaini diogu Astor Piazzolla argentinar bandoneon joleari, bere jaiotzaren mendeurrenean. Eta entzun ditugu: ASTOR PIAZZOLLA / LOS FABULOSOS CADILLACS / JOSEBA TAPIA ETA KOLDO IZAGIRRE / SAO PAULO SKA JAZZ / GRACE JONES / AL DI MEOLA / JAVIER LOPEZ JASO / GOTAN PROJECT.

Hamargarren saio honetan, Astor Piazzolla bandoneon jole argentinarrari monografikoa osatu diogu, 2021ko martxoaren 11n jaio zeneko mendeurrena baita. Gure soinu txikiaren oso antzekoa omen den musika tresnarekin, tangoaren berritzaile nagusitzat jotzen da Piazzolla. Saioan Piazzolla zenari egindako omenaldiak entzun ditugu, Los Fabulosos Cadillacs-en “Piazzolla” edo Javier Lopez Jaso soinu jole nafarraren “Un paseo con Astor”. Baita Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren “Putzu guztiek dute ondoan apoa”, non aipatzen den “Piazzollak bezain triste jotzen du tangoa”. La Platako musikariaren doinurik ezagunenetako batzuk ere entzungo ditugu, Sao Paulo Ska Jazz (“Adiós Nonino”)Grace Jones (“Libertango”), Al Di Meola (“Oblivion”) eta Gotan Project (“Vuelvo al Sur”) artistek egindako moldaketetan. Eta jakina, baita Astor Piazzolla bera ere, bandoneonari eragiten “Buenos Aires hora zero”, “Libertango” eta “Romance del diablo” kantuetan, hala bere lehen boskote bikainarekin nola bigarren zortzikote elektrikoarekin. Faxismoak txunditu zuen musikariari buruzko saioa osatzeko, Irene Amuchasteguik idatzitako “Astor Piazzolla, el innovador del tango” artikulua izan dugu oinarri, eta Astor Piazzollaren jatorrizko kantuak hautatzen Diego Fischermanek lagundu digu.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast     Ivoox

Jo amorruz bandoneona (Astor Piazzolla)[UrpekoBonbarda#010]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude