Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita hamalaugarren saioan, iazko lan nabarmenetako batzuk ezagutzen darraigu, honakoan 2021ean emakumeek egindako jazz diskoak.

Berrogeita hamalaugarren saio honetan, 2021ean plazaratu diren jazz disko nabarmenduenetako batzuk ezagutu ditugu, han eta hemenka argitaratu diren zerrendetatik aukeratuak, guzti-guztiak emakumeek onduak eta debut lanak asko eta asko. Jazz klasikotik esperimentalerako bidean, Veronica Swift eta Gretchen Parlato kantari estatubatuarrekin abiatu dugu saioa, eta beraien azken lanak aurkeztu: “This Bitter Earth” eta “Flor”. XXI. mendeko ahots gazte goraipatuenetako bat da Jazzmeia Horn kantariarena ere, lan berriarekin aurrerapauso bat eman eta Her Noble Force big-band-a lagun datorrena. Alzheimerra jota dagoen Tony Bennett eta Lady Gaga sonatuek plazaratu duen bigarren dueto lanetik ere entzungo dugu lagin bat; eta beste horrenbeste egingo dugu Sara Serpa eta Emmanuel Iduma bikotearen lanarekin ere; lisboar kantaria da lehena, eta nigeriar idazlea bigarrena. Eskarmentu handiko Esperanza Spalding baxu jolearen lan berria eta Brandee Younger arpa jole gaztea ere izan ditugu mintzagai, estatubatuarrekin bukatzeko. Amanda Tosoff piano jole kanadarrak “Somewhere Different” du azken lana; Patricia Brennan mexikar marinba eta bibrafonista dugu, eta“Maquishti” du debut lana; eta Jihye Lee hego-korear konposatzaileak orkestra handi bat zuzendu du “Daring Mind” diskoan. Gainontzeko musikari guztiak europarrak dira, britainiar jazz zirkuituko kideak gehienbat: Emma-Jean Thackray ingeles tronpeta jole harrigarria, Ruth Goller italiar baxu jolea eta Nala Sinephro belgiar arpa jole gazte-gaztea.

[Urpeko Bonbarda #054] Jazzean iaz
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Jazzean iaz (2021, andrazkoek joa) [UrpekoBonbarda#054]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude